Itsasoko faunearen gaineko erakusketea Mañarian
2021-09-23 10:27 KultureaAldi baterako erakusketea dakar Mañariko Hontza Museoak,
Mañariko Hontza Museoan irailaren 26an, domekan, ateak zabalduko dituan erakusketa hau AMBAR alkarteagaz alkarlanean atondu dabe eta 2021-2022 ikasturte osoan zehar izango da museoan.
AMBAR
1988an sortu zan plentziako gobernuz kanpoko erakundea, zetazeoen eta bestelako animalia itsastarren ikerketa eta konserbazinoa helburu dituana. Boluntario zientifikoek osotzen dabe gehienbat eta itsasoko animaliei (zetazeo, marrazo, itsas dortoka...) asistentzia eskaintzeaz arduratzen dira.
Erakusketea irailaren 26an inauguratuko da baina pandemiagaitik bizi dogun egoereagaitik ez da ezelako ekitaldirik egingo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!