Urpekariek Portu Zaharreko itsas hondoa garbituko dabe irailaren 26an

Bizkaie! 2021-09-22 13:42   Pil-pilean

Herritarrak hezi eta erantzule egitea da helburua.

Itsas Zaindarien Sareko urpekariek, Getxoko Udalaren babesari esker, Portu Zaharreko itsas hondoa garbituko dabe datorren domekan, hilaren 26an, 09:00etatik aurrera.

Jarduerea Marefondum eta Divertek alkarteek atondu dabe. Aurten Portu Zaharrean egingo dan era honetako bigarren aldia izango da, lehenengoa pasa dan bagilean izan zan. Itsasoaren hondotik ataraten dituen zabor kiloak janari-kilo bihurtuko dira. Elikagai Bankuen Federazinoari emongo jakoz elikagai-kiloak.

Garbiketearen helburua da herritarrak sensibilizetea, gizakion jarduerek kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Eta herritarrak arduratzea euren jarduerek ingurumenean eragin txikiagoa izan deien; herritarrak hezi eta erantzule egitea da helburua: itsasertzaren aberastasunaz eta hauskortasunaz eta gure keinuek naturan dituen ondorioez; hondakinen jatorriaz (% 80k kontinentean dau jatorria), horreen bizi-iraupenaz eta kostaldeetan daben eraginaz; eta herritarren keinu ekologikoez.

Urpekari taldeak persona boluntarioen laguntzea izango dau lehorrean eta horregaitik udalerriko bizilagunak animetan ditue parte hartu deien.

Ekologia ekintza honi buruzko argibide gehiago jasoteko: marefondum@gmail.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu