BBVA Fundazinoaren ‘Ezagutzearen Mugak’ sariak emon ditue

Bizkaie! 2021-09-21 12:23   Kulturea

Gaur arratsaldean, hilak 21, egingo da Bilbon XII. eta XIII. edizinoetako sariak emoteko ekitaldia.



Bilboko Udal
eko alkate Juan Mari Aburtok, BBVA Fundazinoko presidente Carlos Torres Vilagaz batera, harrera instituzionala egin deutse Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan BBVA Fundazinoa Ezagutzearen Mugak Sarien XII. eta XIII. edizinoetako atontzaile, epaimahaikideei eta sarituei. Sariak banatzeko ekitaldia gaur, hilak 21 egingo da Euskalduna Jauregian. Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izango da.

Koronabirusaren pandemia zala-eta 2020an geldialdia egin za eta hori dala eta, batera egin dira aurten Ezagutzearen Mugak Sarien XII. eta XIII. edizinoak. Juan Mari Aburtok adierazo dauenez, gitxitan izan dogu aukerea esperimentetako danok norabide berean goazenean zer egiteko kapaz garen.

Bestalde, Carlos Torres Vila BBVA Fundazinoko Presidenteak gogora ekarri dau ondokoa: uri honetan sortu zala, udaletxe honetatik metro gitxi batzuetara, BBVA talde handia. Harro eutsen deutsegu gure sustraiei. Era berean, Torres Vilak argi itxi nahi izan dau gaur, inoiz baino gehiago, Bilbo etorkizunera eta aurrerabidera edegitako uria dala eta uri honegaz konpartiduten dogu egun garena ezagutzarako, barrikuntzarako, lidergorako eta proiekzino globalerako bokazinoa. Ez dago ezagutzari balioa emoteko leku egokiagorik uri zoragarri hau baino. Sarien jatorria zuzenean lotzen dot ezagutzea gure mundua eta geure burua ezagutzeko, geure garaiko erronka handiei aurre egiteko eta persona guztientzako aukerak sortzeko tresnarik egokientzat joten dauen usteagaz. Bilbori aintzatespenei harrerea egiteagaitik barriro be esker ona adierazo ostean, Biloko herritarrek zientziek eta arteek ordezkatzen daben guztiagazko sentiberatasuna eta edegitasuna.

Bilboko Udaleko gaurko ekitaldi instituzionalean, BBVA Fundazinoa Ezagutzearen Mugak Sarien XII. eta XIII. edizioetako epaimahaietako 35 kide izan dira eta horreez gan, edizino bietan saritutako 35 personetatik 25 izan dira.

Ondoko sarituak izan dira Bilboko alkateak eskainitako harreran, kategorien arabera banatuta:

Oinarrizko Zientziak

 XII. edizinoa: Charles Bennett, Gilles Brassard eta Peter Shor.

 XIII. edizinoa: Michael Grätzel.

Biologia eta Biomedikuntzea

 XII. edizinoa: Michael Hall.

 XIII. edizinoa: David Julius eta Ardem Patapoutian.

Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak

 XII. edizinoa: Isabelle Guyon eta Bernhard Schölkopf.

 XIII. edizinoa: David Patterson.

Ekologia eta Konserbazinoaren Biologia

 XII. edizinoa: Carlos Duarte eta Daniel Pauly.

 XIII. edizioa: Sandra Lavorel.

Klima Aldaketea

 XII. edizinoa: Kerry Emanuel.

 XIII. edizinoa: Neil Adger, Ian Burton eta Karen O’Brien.

Ekonomia, Finantzak eta Enpresen Kudeaketa

 XII. edizinoa: Philippe Aghion eta Peter Howitt.

 XIII. edizinoa: Mark Gertler, Noburo Kiyotaki eta John Moore.

Gizarte Zientziak

 Susan Fiske.

Musikea eta Operea

 Peter Eötvös.

Baterako ospakizuna

Gaur arratsaldean, hilak 21, egingo da Euskalduna Jauregian XII. eta XIII. edizinoetako sariak emoteko ekitaldia. Iñigo Urkullu lehendakaria, Rosa Menéndez Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidentea, Carlos Torres Vila BBVA Fundazinoko presidentea eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango dira ekitaldian.

BBVA Fundazinoa Ezagutzearen Mugak Sarien 35 sarituak omentzeko kontzertu bat eskainiko dau Euskadiko Orkestrak Euskalduna Jauregian, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Musika eta Opera kategoriako Ezagutzearen Mugak Saria jaso daben konpositoreen obra bi interpretauko ditue. Amaitzeko, Beethovenen Pianorako 4. kontzertua interpretauko dte, Joaquín Achúcarro maisua bakarlari dala.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu