Kultura eta kirol arloko agendea aztertu dabe Bingen Zupiriak eta Miquel Icetak
2021-09-21 08:19 KultureaSano baliogarria izan da gobernu bien arteko lehen hartu-emonetarako.
Miquel Icetak Kultura eta Kirol Ministerioaren titulartasuna hartu ebanetik lehen topaketea izan da eta sano baliogarria, batetik, gobernu bien arteko lehen hartu-emonetarako eta bestetik, alkarren arteko kultura eta kirol arloko gaiei barriro heltzeko eta horreek bultzatzeko.
Etxepare Institutuak Donostian dauen egoitzan egindako lehen bileran, besteak beste, honako gai honeek aztertu ditue: erakunde biek Euskadin jorratzen diran kultura-ekimen eta erakundeetan parte hartzea, Next Generation Europako Funtsak zabaldu eta apliketea, Artistearen Estatutua lantzea, euskerazko kultura-proiektuak laguntzea edo euskal kulturea nazinoartekotzeko politikak.
Bileran parte hartu dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek eta Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larrazak. Espainiako Gobernuaren aldetik, Kultura eta Kirol ministro dan Miquel Icetagaz batera izan dira Patricia Rafael Kabineteko zuzendaria eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin dauen ordezkaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!