Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak, udagoien/neguan sektorea indartzeko
2021-09-20 13:31 KultureaKanpainako ia 48.000 bonuak irailaren 22an ipiniko ditue salgai, 16:00etatik aurrera.
Bilboko Udalaren eta BFAren arteko lankidetza horrek miloe bi euroko inbersinoa izango dau eta helburu nagusia da pandemiak gogor jotako sektore turistikoari laguntzea, urian eta lurraldean zuzeneko konsumoa sustatuz.
Bonuen salmentea eguaztenean, irailaren 22an, hasiko da, 16:00etatik aurrera, webgune honetan: www.bonoturismobilbaobizkaia.eus. 48.000 bonuen prezioak ondokoak dira: 80 € ostalaritzarako, 50 € jarduera turistikoetarako eta 200 € Bilbo Bizkaian konsumiduteko produktu turistikoak eskaintzen dituen agentzietan erabilteko.
Bonuen kanpaina hau izenduna izango da, beraz, erabiltzaileak bonuak eskuratzen dituanean adierazo beharko dau bonuak zer establezimendutan/enpresatan erabili nahi dituan. Bonuak erosteko epea 2021eko abenduaren 31n amaituko da edo bonuak agortzen diranean.
NAN/AIZ bakotxeko (edadez nagusiak eta egoiliarrak eta/edo bisitariak) 800 euro eskuratu ahalko dira bonutan eta tiket edo faktura bakotxeko hiru bonu erabili ahal izango dira gehienez be. Bonuak erabilterako orduan, tiketaren edo fakturearen zenbatekoa bonuen zenbatekoa lakoa edo hortik gorakoa izan beharko da, ez baita eskudirurik bueltauko. Bonu bat eskuratu dabenek bonuaren QR kodea aurkeztu beharko dabe edo, bestela, erosketea egingo dauen establezimenduan inprimidutako bonuak aurkeztu. Bonuak erabilteko epea irailaren 22an hasiko da, bonuen salmenteagaz batera eta 2022ko martiaren 31n amaituko da.
Antzeko ekimenetan egin dan legez, bonuaren zenbatekoaren erdia administrazino publiko biek ordainduko dabe (Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak) eta beste erdia erosleak. Gainera, Bilbo Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira beste administrazino batzuek abiarazotako kanpainakaz.
230 enpresa eta establezimendu turistiko baino geghiagok bat egin dabe kanpaineagaz
Kanpaineagazrekin bat egiteko epea, www.bonoturismobilbaobizkaia.eus plataformaren bidez, abenduaren 31ra arte edo bonuen salmenta agortu arte egongo da indarrean.
Ondoko enpresek bat egin leikie:
- Hoteletan, hotel-apartamentuetan, moteletan, pensinoetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanetarako aparkalekuetan, nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan ostatu hartzeko (80 euroko bonuak).
- Turismo-gidariak, naturan kirol-jarduerak atontzen dituen enpresak —adibidez, turismo aktiboa—, turismo-ibilbideak egiten dituen garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroletako gauzak alokatzea, autoak alokatzea, lorategi botanikoak eta zoologikoak, museo pribatuak, aisialdirako parkeak edo olgeta-parkeak eta uretako parkeak, txirristaketa pistak, enoturismo-esperientziak egiten dituen upategiak eta interpretazino-zentroak (50 euroko bonuak).
- Bidaia-agentziak eta Bilbo Bizkaian konsumorako produktu turistikoak merkaturatzen dituen bitartekaritzako beste enpresa batzuk (200 euroko bonuak).
Establezimenduek be bonuak erabilteko muga batzuk izango ditue: Ostatuen kasuan, 4.000 eurotik 60.000 eurora artekoa izango da, plaza-kopuruaren eta kokapenaren arabera eta turismo jarduerako enpresa eta agentzien kasuan mugea 10.000 eurokoa izango da.
Sailkapen horren bidez, banaketa espezifikoa eta azpisektoreen araberakoa egin nahi izan da, turismoari lotutako enpresa guztietan eragina izango dauela ziurtatzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzeagaz egindako aurreko erakunde arteko kanpaineagaz bat egin dabenentzako ez da beharrezkoa izango webgunean barriro be altea emotea. Horretarako, gainerako datuak baino ez ditue bete beharko eta Bilbao Bizkaia Turismo Bonuaren baldintzak onartu. IFK bakarra daben baina Bilbo Bizkaian hainbat establezimendu dituen negozioek establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango ditue, banan-banan.
Nabarmendu beharra da kanpaineagaz bat egiten daben enpresek bonuaren balioaren erdia jasoten dabela erakundeengandik erosketea egin eta hurrengo bi aste bitan eta gainerakoa bonua trukatzen danean.
Konsultak eta dudak:
Enpresentzat: 94 685 73 37 telefono-zenbakiaren bidez edo enpresak@bonoturismobilbaobizkaia.eus. helbide elektronikoaren bidez.
Erosleentzat: 94 612 33 55 telefono-zenbakiaren bidez edo info@bonoturismobilbaobizkaia.eus. helbide elektronikoaren bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!