Mario Camus zinema zuzendaria hil da
2021-09-20 07:50 KultureaOhorezko Goya saria irabazi eban 2011. urtean.
Mario Camus (Santander, 1935) zinema zuzendari eta gidoilari kantabriarra hil da 86 urte zituala.
Mario Camus, besteak beste, La Colmena, Los Santos Inocentes, Sombras en una batalla, La ciudad de los mdigios eta El color de las nubes filmak zuzendu zituan.
Horrezaz gan, zuzendariak film luzeak egin zituan Raphael eta Sara Montielegaz. Gainera, Sombras en una batalla eta La playa de los galgos pelikuletan ETAren gaia jorratu eban. Danetara, 29 film produzidu zituan.
Zinemagintzaz gan, 2015. urtean, Quedaron estas cosas liburua argitaratu eban, haren bizitzari buruzko hamabi kontakizun labur jorratuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!