Agur antzerkigintzearen iraultzaile bati: Alfonso Sastre hil da

Bizkaie! 2021-09-17 13:56   Kulturea

1945etik aurrera Espainiako antzerki-eszenaren barritzailea izan zan.

Antzerki Sari Nazionala (1985), Literatura Dramatikoko Sari Nazionala (1993) eta Ohorezko Max Saria (2003): Alfonso Sastre antzerkigilea (Madril, 1926) hil egin da hainbat hamarkadetan zehar etxe izandako Hondarribian, 95 urte zituala. XX. mendeko espainiar antzerkiaren egilerik adierazgarrienetakotzat joten da, eta bere literatur ibilbide luze eta polifazetikoak poesia, saiakerea, antzerki-kritikea eta zinemea be batzen ditu. Antzerkiko Sari Nazionala jaso eban La taberna fantástica lanagaitik (1985) eta Literatura Dramatikokoa, bestalde, Jenofa Juncal obreagaitik. 2003an, gure Ohorezko Max Saria irabazi eban antzerki-sorkuntzeari egindako ekarpenagaitik.

Arte Nuevo 

Injineru aeronautiko karrerea hasi eta hamabost egunera bertan behera itxi eban. 1945ean, José Gordón, Medardo Fraile, Alfonso Paso, José María Palacio eta Carlos J. Costasegaz Arte Nuevo antzerki taldea sortu eban, Espainiako eszena erabat irauli egin ebana. 1946an, Madrilgo Unibersidade Zentralean matrikulau zan Filosofia eta Letrak ikasteko eta han Raíz aldizkariaren sortzaileetako bat izan zan. José María del Quintogaz batera T.A.S. (Teatro de Agitación Social) izenko agiria sinatu eban. 1953an, Murtziako Filosofia eta Letren Fakultadeko azken ikasturtean matrikulau zan. Teatro Popular Universitario konpainiagaz Escuadra hacia la muerte antzeztu eban baina hirugarren saioa debekatu egin eutsen. Bertan, Eva Forest ezagutu eban, haren emazte eta burrukakide izan zana 2007an hil zan arte.

Azken urteetako militantzia sortzaile, kultural eta politikotik aparte, haren errepertorioaren zabalkundea ez da inoiz amaitu eta sarritan artistearen obrak antzerkiaz harago joiazan; horren adibide bat da 2021eko zezeilean Euskal Herriko Unibersidadeko Giza Eskubideen Masterrean Zutoin baltza/La Columna infame irakurketa dramatizatua irudikatu izana, orduan eta praktikan, torturearen aurkako alegatua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu