Olatz Mitxelenak irabazi dau Igartza Saria

Bizkaie! 2021-09-17 07:55   Kulturea

Idazle oiartzuarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea.

Olatz Mitxelena Larreta | Ikusi handiago | Argazki originala

Hogeita lau urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko atontzen daben duten beka honek; deialdi honetan hamabi proiektu aurkeztu dira eta Arrakalak izeneko ipuin-bildumearen proiektua irabazletzat jotea adostu dabe Oihane Amantegi, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.

Sariak 6.000 euro eta lana argitaratzeko konpromisoa dakarz eta irabazlea Olatz Mitxelena izan da (Oiartzun,1989). Mitxelena Filosofian lizentziatua da, zenbait graduondo ikasitakoa eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Zenbait sariketa irabazi izan dau, prentsako zutabeak be idazten ditu, baina hauxe izango dau lehenengo liburua.

Arrakalak proiektuan, gai eta estilo ugariren bidez, gizon-emakumeon barruan nahiz personen arteko hartu-emonetan sortzen diran gorabeherak jorratu ditu egileak, hutsune eta bakotasun horreetan gauzatzen diralakoan gure bildurrak, minak, ezinak... Umorea, gorputza, absurdoa, gogoetea... horra ipuinetan zehar topauko doguzan beste zenbait ezaugarri eta guztien atzean gure arrakala horreek goxatzeko borondatea.

Igartza Sariaren aurreko irabazleak:

Julen Gabiria: Connemara gure bihotzetan.

Xabier Etxeberria: Egun denak ez dira berdin / Jasone Osoro: Korapiloak (akzesita).

Fernando Morillo: Ortzadarra sutan.

Unai Elorriaga: Van’t Hoffen ilea.

Julen Gabiria: Han goitik itsasoa ikusten da.

Asel Luzarraga: Karonte.

Karmele Jaio: Amaren eskuak / Peru Magdalena: Lile (akzesita).

Uxue Alberdi: Aulki bat elurretan.

Jon Martin: Ero.

Katixa Agirre: Habitat / Irati Jimenez: Nora ez dakizun hori (akzesita).

Eider Rodriguez: Katu jendea.

Uxue Apaolaza: Mea Culpa.

Garazi Kamio: Beste norbaiten zapatak.

Goiatz Lanbandibar: Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak.

Danele Sarriugarte: Erraiak.

Mikel Ayllon: Ez tiro egin anbulantziei.

Unai Villena: Hauts haietatik.

Kattalin Miner: Nola heldu naiz ni honaino.

Ekaitz Goienetxea: Zaldi mamarroa.

Miren Amuriza: Basa.

Erika Elizari: Zendabalitz.

Irati Goikoetxea: Herriak ez du barkatuko.

Maddi Ane Txoperena: Ez erran inori (argitaratzeko).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu