Arte bisualei buruzko sei proiektu barrik Santander, Bilbo eta Logroño batuko ditue

Bizkaie! 2021-09-16 12:58   Kulturea

Deialdiaren ebazpena santandercreativa.com orrian dago.

75.000 euroko laguntza-deialdi honi esker, hiru urietako enpresa, alkarte eta profesionalek proiektuak batera jorratu ahal izango ditue. Aurten hamalau proposamen aurkeztu dira eta horreetatik, epaimahaiak sei aukeratu ditu.

Bertatik bertara 2021 laguntzen deialdia hiru urietako udalek bultzatutako lankidetza-programea da eta tokiko sareari laguntzea eta kultura-eskaintzeari proposamen barriak egitea dau helburu.

Epaimahaiak kontuan hartu ditu proiektuen kalidadea, interesa eta zer barrikuntza dakarten. Bi edo hiru urietako profesionalen arteko lan-sareak sortzea be balorau dau, baita ekimenek herritarrakan izan leiken eragina be. Hautatutako sei proiektuetatik, bost hiru urietako kultur agenteek diseinau ditue eta bat bakarra uri bitako profesionalek.

Ondokoak izan dira epaimahaiko kideak: Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria; Justo Ezenarro Mugaguren, Bilboko Udaleko Kultur Programazinoko zuzendariordea; Dolores Fernández Martínez, Logroñoko Udaleko Kultura zuzendari nagusia; Juan García Calvo, Logroñoko Kultur Jardueren zuzendaria; Marina Diego Alonso, Santander Creativa Fundazinoko (FSC) koordinatzailea; eta Almudena Díaz Gutiérrez, FSCko zuzendaria.

Puntuaziorik handieneko proiektuak, eta, beraz, hemendik urte amaierara gauzatuko diranak, ondokoak dira:

- La Reunión en Danza (La RED) proiektua, Kantabriako Movimiento en Red jantza-profesionalen alkarteak, Bilboko La Fundición-ek eta Logroñoko Madrugada Producciones-ek gauzatuko dabena.

- Las vivas - Plataforma de danza: Mariana de Paula (Santander), Mar García (Bilbo) eta Jorge Tesone (Logroño).

- Mañanas Incierto: Cantabri@Europa kultura-alkartea, Bilboko RMO Kultura Alkartea eta Logroñoko Chamán Kultura Alkartea.

- ENLAZart: intersecciones en movimiento: Gil liburu-dendEa (Santander) eta Alexi Hoffer (Little Creativity Suitcase, Bilbokoa).

- El patrimonio de la palabra: Alberto Sebastián (Kantabria), Ana Apika (Bilbo) eta Carlos García Domingo (Logroño).

- DOS EN LA CARRETERA. Una ruta de ida y vuelta entre Logroño y Bilbao: Urbanbat. Uri Barrikuntzako Bulegoa. Koop. Elk. Txikia eta Javier Peña Ibáñez errioxarra.

Bilboren eta Logroñoren arteko joan-etorriko bidaia. Hainbat geltoki, arkitekto eta artistek uri bietako arkitektura eta urigintzea lotuko ditue. Gainera, amaierako jarduera bat egingo da Bilbon, La Terminal-en eztabaida-mahaia eta Logroñon, barriz, Arkitektoen Alkargo Ofizialean jarduera bat tokiko eragileakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu