IX. Bime Pro-k 3.000 profesional baino gehiago erakarriko ditu
2021-09-15 08:17 MusikeaEuropako eta Latinoamerikako musika-industriak batzeko aukerea Bilbon.
Bime Pro-ren helburua da etena egin eta gaur egungo dinamikak berraztertzea, datozenei aurrea hartzeko eta indarbarrituta barriro aktibetako beharrezkoa dan batasuna lortzeko. Europako eta Latinoamerikako musika-industriak batzeko aukerea, pandemiak kontinente bien artean ezinbestean jarritako distantzia gainditu ostean, Euskalduna Jauregian, urriaren 27an, 28an eta 29an izango dira hitzorduan.
Artista-zerrendan, Raphael, Shirley Manson eta Mala Rodriguezegaz batera Bomba Estéreo eta John Acquaviva be izango dira. Kolonbiako taldearen buru diran Li Saumet eta Simón Mejía musikariek berbaldia eskainiko dabe Camila Saravia eta Daniel Zawadzki beren managerrakaz batera, hasiera-hasieratik lan egin baitabe alkarregaz musikarien ibilbidea jorratzen.
Arlo profesionalari jagokonez, sektoreko erreferentez osotutako egitarauan parte hartuko dabe honako honeek: J. Balvinen manager diran Fabio Acosta eta Iván Alarcón, RLM enpresako CEO dan Rosa Lagarrigue, espainiar sustatzaile mitikoa dan Gay Mercader eta Ed Sheeran musikariaren agentea dan Jon Ollier. Horreezaz gan, Zoe Gotusso artista argentinarrak berbaldia emongo du BIME Campusaren esparruan.
Aurten hainbat barrikuntza izango dira eta, besteak beste, mahaien ikuspegia % 100 jasangarria eta gizatiarra izango da, bai gizarteko, bai ingurumeneko barrikuntzari aparteko garrantzia eta ikusgaitasun handiagoa emoteko asmoz. “Musikea, gizartea eraldatzeko tresna” panelean, konpromiso sozialak musikearen industriaren barruan dauen garrantzia aztertuko da eta helburu hori lantzen daben hainbat proiektu aurkeztuko dira.
Proposamen horregaz batera ekintza solidario bat be egingo da: ekitaldirako akreditazinoa lortzen dabenek edizino honetan parte hartuko daben hiru erakunderi laguntzeko aukerea izango dabe: Kataluniako Hardcore Hits Cancer, Euskal Herriko DalecandELA eta Kolonbiako Llorona Records.
Soinua eta musikea protagonista izango dituen mahaiak be aurkeztuko dira, ingurunean eragin positiboa lortzeko. Hainbat diziplinatako profesionalak eztabaidan ibiliko dira soinuaren kanalak gure gizartean eta naturako ekosistemetan dauen garrantziari buruz hausnartzeko, betibe diziplina anitzeko ikuspegietatik begiratuta, berbarako, musikea, zientzia, kulturea, teknologia eta osasuna. Gizarte-eremuaren barruan, psikologiari buruzko mahai bat be izango da aurten, berbagai nagusia bilakaera psikologikoa eta profesionala ibilbide artistikoan izanik.
Eta ez dagoanez lankidetzarik bako barrikuntzarik, aurten, featuring esaten jakon horren atzean dagoan guztia ikusgai egiteko tarte bat egongo da, hau da, prozesuaren etapak eta sorreran izaten diran zailtasun eta itxaropenak. Brasilgo Francisco, El hombre taldeko eta Kataluniako La Pegatina taldeko buruek alkarregaz sortu eben abesti baten background guztia azalduko dabe; Brasilen eta Espainian urrutitik sortu eta grabau eben abestia 2021. urtean.
Aurten, eremua oso-osorik erabili ahal izango da urtero batzen diran 3.000 profesionalek espazio handiak izango ditue edukien eta jardueren eskaintza zabalaz gozetako: networking-ak, askotariko gaiak lantzeko 80 panel, speedmeeting-ak eta hainbat tailer, besteak beste, bai presentzialean, bai birtualean be eta, aurtengo bearikuntza, baita podcast formatuan be.
BIME FESTS atalean artisten kontratazinoaren orainaldia eta etorkizuna aztertuko da 4 mahai-ingurutan eta Erresuma Batuko agenteen ordezkari asko izango dira.
Horrezaz gan, AEDEM alkarteak antolatuta, Euskalduna Jauregian izango da Musika Edizinoaren I. biltzarra eta music supervisor ezagunez gan, enpresa global garrantzitsuek be parte hartuko dabe: PRISA, Atresmedia, Altafonte eta Kultura Ministerioa, besteak beste.
Inoiz ez bezelako nazinoarteko topaketa bat egingo da BIME PROn: Music Equality Foruma, hau da, aukera-bardintasunean oinarritutako industria bat lortzeko lanean dabizen nazinoko eta nazinoarteko ekimen nagusiak batuko dituan gunea: MIM, Shesaid.so, British Council, Keychange, Ruidosa eta Femnoise erakundeak batuko dituan foroan.
BIME CAMPUS atalean, prestakuntza aurreratuko programa bat jorratuko da, musikearen sektoreagaz lotutako prestakuntzea jaso nahi dabeneieta sektore horretan lan egin nahi dabenei begira.
BIME START UP! atalean, musikearen industriako startup disruptiboenak sustatu eta saritzea izango da helburua.
BIME TECH atalean, ekitaldien sektoreko barrikuntza izango da protagonista; mueta guztietako soluzino teknikoak ezagutzeko aukerea izango dabe bisitari, erakusketari eta host-ek, guztiontzako negozio-aukerak sortuz.
Gainera, Conecta Fiction-egaz alkarlanean, Pitch Music Series lehiaketearen nazinoarteko lehen deialdiaren final handia izango da.
Kontuak kontu, BIME PROk Bilboko Udalaren laguntzea eta babesa izan dau, beste hainbat erakunde laguntzaileren artean.
Bime Live
NATOS Y WAOR, BAD GYAL eta TRUENO artistak izango dira zerrendaburu Bime Live Jaialdian, urriaren 29tik 30era Bilbao Arenan. Hitzordu horretan 8 artista izango dira, besteak beste, Ana Tijoux, Chill Mafia edo Frente Cumbiero.
Sarrerak erosi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!