Azken martitzena Arte Eder Museoan udako ordutegiagaz
2021-09-14 13:28 KultureaBilbo hobeto ezagutzeko modu interesgarria da Zazpikaleetan barrenako bisita gidatua.
Gaur, irailak 16, Bilboko Arte Eder Museoak amaierea emongo deutso udako ordutegiari eta edegiteko ordua aurreratuko dau (10:00etan), ikasleak hezkuntza-programetara sartu ahal izateko.
Zarratzeko ordua urte osoko bera izango da, hau da, astelehenetik zapatura (martitzenetan zarratuta), 20:00ak arte eta domekatan, 15:00ak arte. Gauzak holan dirala, gaur izango da edegita dagoan azken martitzena (11:00etatik 20:00etara) eta eguen honetatik aurrera (hilak 16), museoaren ohiko ordutegia ezarriko da.
Programazinoari jagokonez, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa dago ikusgai; museoko maisulanen aurkezpen dinamiko bat da, lanak tradizinokoa ez dan testuinguru batean dagoz erakusgai. Bisitea osotzeko, doban behera kargau daitekeen audiogida bat dago, bai eta 5 eta 10 urte arteko umeentzako audiogida bat be. Horrezaz gan, Muntadas. Uri hutsa bideo-instalazinoak hausnartzeko gonbita egiten deusku, Bilboren pandemia aurreko eta ondorengo irudiak erakutsita; eta ez ahaztu, Luis Paret Bilbon erakusketeak uriko ikonografia historikoa erakusten daben margolanak eta marrazkiak aurkezten deuskuzala.
Bestalde, Bilbo hobeto ezagutzeko beste modu interesgarri bat da Zazpikaleetan barrenako bisita gidatua, izan be, Luis Paret margolariak urian egin zituan lan nabarmenenak:
Eguenetan, 18:00etan / Zapatuetan, 12:00etan (urriaren 17ra arte).
Gaztelaniaz eta euskeraz (hileko azken zapatuan).
Topagunea: Arriaga Antzokiko ate nagusia. Sartzea: 5 € / Museoaren Lagunak: 3 €.
Izena emon hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!