Chic Market, Freskure-Bilbao Fresh eta Bideo-Klipa Bilbon
2021-09-13 08:20 KultureaGazteen artean, musikea eta kultur sorkuntzea bultzatzea da asmoa.
Bilboko Udalak eta Bilborock Aretoak hiru programa barrigaz emongo deutso hasierea udagoienari, hain zuzen be Chic Market, diseinatzaileek euren sorkuntzak aurkezteko azokea; Freskure-Bilbao Fresh Musikea, tokiko musika-talentuei laguntzeko; eta Bideo-klippa, ekimenak bideoklipen bidez aurkeztu nahi dituen musikariei zuzenduta.
I. Chic Market
Tokiko diseinatzaileen 18 marka batuko dira datorren zapatuan, irailaren 11n, Bilborock aretoan, 11:00etatik 20:00etara, ordutegi jarraituan.
Helburua da Euskadin egindako artisautzeari, modeari eta diseinuari balioa emotea, tokiko sortzaileek egindako kalidadezko eta diseinuko produktuak bilbotarrei hurreratzeko.
Egingo diran lau azoketako lehenengoa izango da (irailaren 11n, urriaren 9an, zemendiaren 27an eta abenduaren 19an).
Ondokoak dira lehenengo azokan parte hartuko daben markak: Adricalyptica Design (soutache bitxigintzea), Barock Jewelry (3Dn inprimaidutako bitxigintzea), Bazthan Bilbao (emakumeen modea), Carumenu (tapiz zatiakaz egindako poltsak), Clino Art (ilustrazinoa eta estanpazinoa), El club de la plantas (landareen granja urbanoa), Harri Kontari (eskuz margotutako harriak), Ixaboiak (artisau-xaboiak), KB Sisters (artisau-osogarriak), Kuttun Art (erretxinez egindako bitxiak), La galga menta (moda eta artisau-osogarriak), LaPreTAda (zeramikea), Lahruka (ilustrazinoa eta moda feministea), Marielita Color (poltsak nazinoarteko ehunakaz eginak), Memiimo (estanpatuen diseinua eta ehungintzea), Peperpetummobile (osogarriak).
Ekimen hau Adriana Rufrancos (Adricalyptica Design) eta Estibaliz Yuguero (BaRock jewelry) diseinatzaile gazteek atondu dabe, Bilboko Udalaren babesari esker.
Sartzea doban da.
Azoka honetan parte hartu nahi daben personak edo taldeak atontzaileakaz jarri daitekez hartu-emonetan helbide elektroniko honetan: chicmarketbilbao@gmail.com.
Freskure-Bilbao Fresh
Bilbon indarra hartzen ari diren talde eta bakarlarien sorkuntza eta lanen erakusleiho izango dugu Bilborock. Ekimen berri honen helburua da musikari amateurrei beren sorkuntzak aretoan erakusteko guneak eskaintzea.
Danetara, 4 kontzertu izango dira, bana irailetik abendura bitartean: irailaren 17an, urriaren 29an, zemendiaren 26an eta abenduaren 10ean. Kasu guztietan 20:00etan hasiko dira.
Lehenengo kontzertuan, UNAI eta KENIAMA izango dira protagonista.
Urriko, azemendiko eta abenduko kontzertuetan parte hartu nahi daben talde/bakarlariek euren proposamenak bialdu leikiez Bilborock-en helbidera (bilborock@bilbao.eus), gaian FRESKURE jarrita. Informazino gehiago, Bilborock-en telefono-zenbakian (944 15 13 06), astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Bideo-Klipa
Hirugarren nobedadea Bideo-klippa! da, talde eta bakarlari gazteek euren musika-bideoklipak plataforma digitalez bestelako espazio batean aurkezteko programa barria. Bilborock-ek doban eskaintzen deutso erabilera askotako aretoa kolektibo horri.
Bideoklipak pantaila erraldoian aurkeztuko dira Bilborocken eta sortzaileakaz barriketaldi labur bat izango da.
Kontzertuetan parte hartu nahi daben talde eta bakarlariek euren proposamenak bialdu leikiez Bilborock-en helbidera (bilborock@bilbao.eus), gaian BIDEO-KLIPPA jarrita. Informazino gehiago, Bilborock-en telefono-zenbakian (944 15 13 06), astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Barrikuntzez gan, Bilborock-ek Bilboko gazteen artean dagoeneko lekua daben beste programa batzuk be hartuko ditu
Lehen seihilekoaren arrakastaren ondoren, irailaren 26an, barriko jarriko da martxan Bilborock IGANDAYS, publiko gazteari zuzendutako goizeko kontzertuen zikloa, hilean behin, domekatan, 13:00ean. Ekimen hau Bilboko Udalak gazteen musikearen alde urian egiten dauen apustua da eta arreta berezia jarten dau emakumeek musika arloan daben presentzian.
Irailaren 26an, 13:00ean, CECILIA PAYNE, Bizkaiko taldeak ekingo deutso zikloari.
Gero eta sendoago dagoan beste programa bat FEMME BILBAO da, Bilboko emakume musikariakaz egingo diran barriketaldi eta kontzertuen zikloa. Irailean hasiko da eta 2021eko abendura arte iraungo du.
Saio honeetan, musikari bik -beteranoa bata eta gaztea bata-, barriketaldia eta kontzertu bat konpartiduko dabe. Euren esperientzia personalak azaldu eta zuzeneko kontzertua eskainiko dabe eta saioak Bilbao Gazte eta Bilborock-eko sare sozialetan grabau eta emitiduko dira.
FEMME BILBAO Bilborock-en egingo da Rabba Rabba Girl taldearen eskutik, Bilboko Udalaren babesari esker eta bardintasuna lako balioak sustatu nahi ditu, artista finkatu eta barrien eta gaurkotasun handiko bestelako emakumeen arteko topaketak bultzatzeko.
Irailean, AYVEE, LAURA AMOSIS, A1 GOLDIE eta LA BASU izango dira eta urrian, artista gonbidatuak ALAS GLOW & AINHOA LARRAÑAGA eta CARLA LUNÁTICA izango dira.
Gainera, Bilborock-ek 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako DJ lehiaketea eta IMAGINAUTAK lehiaketea hartuko ditu barriro. Horri esker, gazteek Bilborock-en hainbat arte-diziplinatako proiektuak konpartioduten jarraitu ahal izango dabe.
Imaginautak Kultur Alkartea arte eta kultur taldea da eta proiektu horregaz jarraituko dau irailaren 22an, urriaren 26an, zemendiaren 25ean eta abenduaren 20an. Ekitaldiak doban izango dira 18:00etan hasita.
Bilboko Udalak GazteEgunak ekimenagaz jarraitzen dau, 18 eta 35 urte bitarteko personei eta taldeei formatu txikiko jarduerak edo ekitaldiak antolatzeko aukerea doban eskainiz.
Hilean behin (martitzena edo eguaztena), Bilborock-ek erabilera askotarako aretoa, hango ekipoak eta teknikariak jarriko ditu erabilgarri, nahi dabenentzako. Helburua da persona eta talde gazteei erabilera anitzeko gelea eskaintzea, Bilborocken euren jarduerak programau deiezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!