Antonio Lucasek 'Buena mar' liburua aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2021-09-10 10:54   Kulturea

Idazlearen debut narratiboa da liburua.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Antonio Lucasen nobela barriaren aurkezpena hartuko dau astelehenean, hilaren 13an. Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Aretoan Nagusian.

Buena mar Antonio Lucasen debuta da nobelagintzan. Eleberri honen kontalaria lan bidaia batean sartzen da. Kazetaria dalako egiten dau eta bizitza itsas zabalean emoten daben gizon horreek zelan bizi diran eta zelan lan egiten daben jakin nahi dauelako, herritarrek arrain freskoa jan deien. Ezezagunerako zeharkaldi hau - inoiz ez dau nabegau eta hondartzea besterik ez dau ezagutzen- barrurantz egiten dauen bidaia be bada, izan be, lehorrean ezagutzen dauena, berez, pikutara doa: lana, bikotekidea, etxea, bokazinoa eta bizitza osoa.

Antonio Lucas

Poeta eta kazetaria da eta hainbat sari jaso ditu bere literatura-lanagaitik. Informazino Zientziak ikasi eta kazetari lanak egin ditu El Mundo egunkarian (Madril), Kultura saileko erredaktore legez. Eretxitzi-zutabeakaz be parte hartzen dau egunkarian. Zenbait poesia-lan argitaratu ditu, besteak beste, Los desengaños, Loewe Saria 2014an edo Antes del mundo, 1995ean Adonais poesia-sarian finalista. Gainera, haren poemak antologiatan sartu dira, Veinticinco poetas españoles jóvenes edo Quién lo probó lo sabe: 36 poetas para el tercer milenio.

Bidebarrieta Kulturgunea kultureari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kulturea, literaturea eta zientzia jorratzea eta sustatzea ditu helburu.

Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dagozan dobako gonbidapenetako bat erreserbetea nahitaezkoa da. Aretoko ateak 18:15ean edegiko ditue, bertaratutakoak euren jarlekuetan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu