Luis del Olmo marrazkigile bilbotarra hil da

Bizkaie! 2021-09-08 13:12   Kulturea

Don Celes personaiaren zintak egunero ia 76 urtez argitaratu zituan.

Luis del Olmo (argazkia: El Correo) | Ikusi handiago | Argazki originala

Luis del Olmo marrazkilari eta kazetari bilbotarra 99 urtegaz hil da. Irakurle gehienentzat, Don Celes personaiaren sortzailea izan zalako da ezaguna, prentsan bestelako lan batzuk be egin zituan arren. 1945eko urriaren 19an Don Celesen lehenengo zintea argitaratu ebanetik, ez eban hutsik egin eguneroko hitzordura. 

1922ko abuztuaren 24an jaio zan Luis del Olmo, Bilbon. Ez zituan peritu ikasketak amaitu, egunkarietan marrazkiak egiten hasi zalako. Hasikeran, Frantziako tira batzuk kopiau eta egokitzen zituan, baina laster hasi zan berak asmautako istorioak argitaratzen. 

1945ean Don Celes sortu ebanean, Luis del Olmoren izena betiko geratu zan personaiari lotuta. Esan leiteke Don Celesek gerizpea egin eutsala Olmori, personaia egilea baino ezagunagoa bihurtu zalako. La Gaceta del Norte egunkarian agertu zan lehenengo urteetan Don Celes, eta, 1969tik, El Correo-n. Ia 76 urtez, behin be ez eutsan hutsik egin eguneroko hitzorduari.

1980ko hamarkadearen amaieran erretirau zan arte, kazetari be ibili zan Luis del Olmo. Lehenengo urteetan, kronikak idazten zituan, gero edizinora pasau zan. Lantzean behin, eretxi artikulu laburrak be plazaratzen zituan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu