Badator XVI. Jantzea Urian

Bizkaie! 2021-09-08 08:10   Kulturea

Transito lana aurkeztuko dabe aurten, Node konpainia donostiarrarena.

2021eko irailaren 10etik 26ra egingo dan 16. Jantza Urian-en jarduerak ondoko herrietan atonduko ditue: Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribian. Proposamenak mueta guztietako personentzat dagoz pentsauta eta jantza garaikidean nabarmendutako artista gazteen azken jokeren alde egiten du.

Danetara, 14 konpainia, horreetatik 7 euskaldunak, baina baita Madril, Katalunia, Nafarroa eta Gaztela eta Leongo erkidegoetakoak eta konpainia frantses bat be.

Acieloabierto Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sareagaz izandako alkarlanak eta sinergiek aurrera jarraitzen dabe eta zirkuitu horren bitartez, ondoko 6 konpainia honeek aurkeztuko ditue: Marcat Dance (Andaluzia); Esa Gente (Gaztela eta Leon); La Intrusa (Katalunia); Sharon Fridman (Madril); Adrián Manzano eta Diana Wondy (Madril): eta No Bautizados (Madril).

Aterpean programearen esparruan eta garagarrilean eta abuztuan egindako egoitzearen ondoren, obra hau estreinauko da: Transito, Node konpainiarena, Donostiako jantza, performance eta ikus-entzuneko konpainiarena. 2016an sortua, gaur Ana Barrantesek (produkzinoa eta banaketea) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osotzen dabe.

Aterpean programeak, ezohiko lekuetan sormen-lanak egiten eta jantza ezagutarazoten laguntzen dauen programak, 24 sorkuntza barriren alde egin dau hasieratik eta honako honeek dira laguntzaile nagusiak: Euskal Kultur Erakundea, Biarritzeko CCN Malandain Ballet, Hendaiako Udalaren Mendi Zolan eta Errenteriako Jantzagunea eta Gipuzkoako Foru Aldundia. 2020an Lesakako Udalari emon geuntsan ondoetorria, Harriondoa Kultur Etxearen bidez bat egin ebelako Aterpean programeagaz, Jantza Urianen lurraldea Nafarroara zabalduz. Edizino honetan, Lekuona Fabrika (Errenteria) zentro kultural edegi barriak, Le Temps d´aimer la danse Jaialdiak (Biarritz) eta Labo Uda – Tabakalera / Kutxa Kultur egoitza kulturalak egin dabe bat proiektuagaz.

Ibili programaren baitan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiak babesten eta ikusgai egiten jarraitzen dugu. Bertan izango dira: Node, Led Silhouette, Xian Martinez, Anakrusa, Lasala, Organik eta Ertza – Asier Zabaleta.

Ertzaren Otempodiz (el tiempo dice) nabarmendu behar da, hartu-emon eta sorkuntza artistikoko proiektu baten emoitzea. Mozambikeren eta Euskadiren artean egituratzen da, AECID agentziaren, Sortutakoak egoitza artistikoaren (Gipuzkoako Jantzagunea) eta Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren babesari esker. Proiektuaren bidez, lan-aukera bat eta oinarrizko tresnak eskaini nahi jakez Maputoko jantzari biri, nazinoarteko jantza-zirkuituetan euren kabuz moldatu daitezan.

Europako kultura-panoraman entzute handikoa izateaz gan, jantza-jaialdi bat baino gehiago da Jantza Urian, izan be, gaur egungo jantzentzako plataforma bat da Baiona-Donostia Eurouriaren testuinguruan.

Azken buruan, COVID-19aren eraginez, aurten ez da ikastetxeetarako saiorik, marrazketa-tailerrik eta master class eskolarik izango.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu