Zabalik 56. Durangoko Azokan izena emoteko epea

Bizkaie! 2021-09-06 13:37   Kulturea

Izena www.durangokoazoka.eus webgunean egin behar da, irailaren 19ra arte.

56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu gura daben argitaletxe, diskoetxe, produktore, alkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoproduktoreek irailaren 19ra arteko epea dabe eta durangokoazoka.eus webgunean egin leikie eskaerea.

Abenduaren 3tik 8ra egingo dan edizinoa erronkaz beterik dator. Aurrez- aurreko Azoka baten alde egingo dau Gerediaga Alkarteak, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko hartu-emonak berreskuratuz, beti be momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.

Horrezaz gan, igazko online salmentearen erantzun bikaina ikusita eta aforoa mugatua izan beharko danaren jakitun, online dendeari be eustea erabagi dabe, parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diran kulturzaleei be erosketa ahalbidetuz. Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen daben
eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dabe parte Durangoko Azokan.

Sormen Beka DA! deialdiaren laugarren edizinoa zabalik

Kultur sorkuntza digitala ardatz dauen Sormen Bekearen laugarren edizinoan parte hartzeko epea zabalik dago eta irailaren 21an zarratuko da. 15.000 euroko diru saria jasoko dau irabazleak eta Durangoko Azokan emongo da honen barri. Deialdiari buruzko informazino zehatza, durangokoazoka.eus webguneko Sormen Beka
DA! atalean dago eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu