Bidebarrieta Kulturguneak uda osteko egitarauari ekingo deutso hilaren 8an

Bizkaie! 2021-09-06 08:25   Kulturea

Fernando Aranburu idazlea izango da lehenengo protagonistea.

Fernando Aranburu | Ikusi handiago | Argazki originala

Udako etenaren ostean, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak ohiko jardunari helduko deutso irailaren 8an, kulturzaleei programazino aberats eta askotarikoa eskaintzeko asmoz. Berbaldiak, topaketak, kontzertuak eta errezitaldiak dakarz egitarauak, ohiko moduan. Uda osteko lehenengo hitzordua eguaztenean, irailak 8, izango da (19:00), Fernando Aranburu idazlea protagonista dala.

Los vencejos izeneko liburua argitaratu dau Aramburuk, eta horren inguruko barriketaldia izango da Bidebarrietakoa. Nobela garratz horretan, gizon desorientadu baten gorabeherak kontetan dira, familia barruko kontuak eta maitasunagaz lotutako auziak ardatz dirala. 

Elena Sierra kazetariak gidatuko dau saioa. Aurrez aurre izango dau Fernando Aramburu, azken urteotan gaztelaniazko narrazinoak emon dauen izenik ospetsuenetako bat. Batez be, Patria nobeleak emon deutso ospea, eta sari ugari be irabazi ditu hari esker. 

Pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean egongo dira eguaztenean eta hurrengo saioetan. Horregaitik, ekitaldiak dobakoak diran arren, gonbidapenak eskatu behar dira aurretik, Bilbao Kulturaren bidez. Ganera, streaming bidez zuzenean emongo ditue, joan ezin dabenek ordenagailutik ikusi ahal izan deiezen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu