'Nora' filma gaur estreinauko dabe zinema-aretoetan

Bizkaie! 2021-09-03 10:58   Zinemea

Lara Izagirre zornotzarraren bigarren film luzea da.

Nora irailaren 1ean, Getxoko Auto Zineman aurrestreinau ondoren, gaur, irailaren 3an, estreinauko dabe zinema-aretoetan.

Lara Izagirre zuzendariaren Nora filmako protagonista eta aktoreak dira Ane Pikaza (Nora), Héctor Alterio (Aitite Nicolás), Naiara Carmona (Meri), June Isasi (Elene), Paul Correa (Markel), Kepa Errasti (Jon), Iñigo Aranbarri (Joseba), Joseba Usabiaga (Ander), Loli Astoreka (Mari Feli), Itziar Ituño (gasolindegiko langilea), Peio Berterretche (Ximun), Ramón Barea (aita), Klara Badiola (ama), Hegoa Negueloua (Hegoa), Aia Krusek (Amy) eta Catherine Domain (Catherine).

Nora filmak, Ane Pikaza aktorea dakarsku aitita argentinarra galdu dauen gazte baten papelean; bidaiari ekin deutso Dyane 6 zahar batean Euskal Herriko kostaldean barrena aititaren errautsak amumarenakaz ixteko. Euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez errodautako lana da.

Lara Izagirre Garizurieta

Ikus-entzunezko Komunikazinoan graduau zan EHUn. New York Film Academy eta EICTVn (Kuba) jarraitu zituan zinema ikasketak. Bartzelonan Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolako (ESCAC) gidoi-masterra egin zeban eta han ekin eutson Un Otoño Sin Berlin opera primaren gidoia idazteari. 2010ean, Gariza Films etxea sortu eta bertatik hainbat film idatzi, zuzendu eta produzidu ditu. Izagirreren lanen artean nabarmentzekoak dira Kea (2011), Next Stop: Greenland (2012), Sormenaren Bide Ezkutuak (2013) Larroxa (2013) eta Un Otoño sin Berlin (2015).

Nora bideoklipa

Izaro (Mallabia, 1993) kantari bizkaitarrak Lara Izagirre zuzendariaren Nora film barrirako egindako kantua ederra da, Izarok Lekeition eskaini eban kontzertuan entzun genduan, Limones en invierno azken lana aurkezteko kontzertuan, hain zuzen be.

Entzun kantari bizkaitarrak Lara Izagirre zuzendariaren Nora film barrirako egindako kantua hemen.

Lara Izagirre

Bizkaie! agerkariak egin deutson alkarrizketea irakurri zeinkie Barriketan atalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu