Mercabilbaoren 50. urteurrenean, Erriberako Merkatuan dagoz urteurreneko erretratuak

Bizkaie! 2021-09-02 08:12   Kulturea

Konsumitzaileek eta bisitariek 2021eko irailaren 30era arte ikusi ahal izango ditue.

Erakusketeak Bilboko itsasadarreko uretan merkantzien trafikorako gune estrategikoak ziran Erriberako Plaza zaharreko, haren inguruetako eta hur dagoan Erronda kaleko arrain, fruta, barazki, hegazti eta okelearen handizkako merkaturatzea gogorarazoten dau.

Erakusketea 10 panelek osotzen dabe eta Bilboko Merkatuaren erretratu historikoakaz hasten da. Garai haretan handizkako arrainaren salmenta instalazinoen beheko aldean egoan eta fruta eta barazkiak, hegaztiak eta okelea inguruan eta hurreko Erronda kalean egozan eta ibilbide horretan Erribera Plaza zaharra eta haren inguruaren hasierea nabarmendu behar dira. Puntu horreek estrategikoak ziran Gaztelako Erresumako eta itsasoz haraindiko merkantziak merkaturatzeko. 

Kontuak kontu, Mercabilbaoren gaur egungo kokalekuan egindako lehenengo urteetako jarduna erakusteko panelak dagoz, 1971n eta ondorengo urteetan, hain zuzen be. Sasoi haretan Arrain eta Fruta eta Barazki Merkatu Nagusiak Bilboko Erriberatik Basauriko Artunduagako zelaietara eroan ziran, orain 50 urteko maiatzean.

Erakusketan 1983ko uriolen gaineko erretratuak be badagoz. Zorionez, 80ko hamarkadan eta ondorengoetan, instalazinoak suspertu egin ziran eta berreregiteko eta modernizetako ahalegin eta baliabideei esker. Bilboko eta inguruko eraldaketa ekonomiko eta soziala sustatzeko kapaz dan zerbitzu-enpresa publikoa da Mercabilbao.

Esangura horretan, erakusketeak elikagaien hornidurarako Merkatuaren plan estrategikoaren erreferentzia-puntuak be erakusten ditu, iraunkortasunaren eta erantzukizun sozialaren, konsumo arduratsuaren eta elikagaien eta ingurumena jagotearen aurrean dauen konpromisoa; eta hurreko merkataritzeari eta ostalaritzeari emoten deutson laguntzea, horreek diralako instalazinoetan dagozan handizkako enpresen bezero nagusiak eta Mercabilbaoren izateko arrazoia.

1971ko maiatzaren 3a Mercabilbaoren egutegian gorriz markautako eguna da, izan be, 2021eko egun berean hasi zan bere urrezko ezteiak ospatzen, Merkatua Bilboko eta Bizkaiko gizarte osora hurreratuz, Bilboko Metroaren Zazpikaleetako geltokia izan zan erakusketa ibiltari horren lehen geltokia eta lur azpiko trenbidearen hainbat geltokitan bidaiatzen jarraitu dau, Erriberako Merkatuan amaitu arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu