V. Kontakizun laburren zurrumurruen kontra, sartu aterpera! lehiaketea badator

Bizkaie! 2021-09-01 11:00   Kulturea

Gaur, irailak 1, hasi da lehiaketan parte hartzeko epea.

Euskeraz eta gaztelaniaz aurkeztu ahal izango diran kontakizunak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira irailaren 30era arte, udalaren webgunean bitartez.

Zurrumurruen kontrako proiektuaren edukiak eta balioak aitatu beharko ditue: bizikidetzea, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreretxien, zurrumurruen kontrako burrukea, identidadea, errespetua, alkarrizketea eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Gaur, irailak 1, hasi da Bilboko Udalaren kontakizun laburren zurrumurruen kontra, sartu aterpera! lehiaketearen V. edizinoan parte hartzeko epea. Interesdunek irailaren 30era arte bialdu ahal izango ditue kontakizunak, euskeraz ala gazteleraz, udalaren webgunearen bidez.

Bilboko Udaleko Lankidetzea, Bizikidetza eta Jai Arloak, Herritartasunaren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan, berbearen indar eraldatzailean konfiantzea izanik, euskeraz eta gaztelaniaz kontakizunak kontetan gonbidatzen dauen edizinoa deitu dau, aniztasunean oinarritutako bizikidetzea sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzino negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada barri bat emoteko.

18 urtetik gorako personak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, edozein nazionalidade edo bizileku dabenak eta deialdiaren gaiak zurrumurruen kontrako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu.

Hizkuntza-modalidadeak bi dira, euskerea eta gaztelania eta kontakizunak modu elektronikoan aurkeztuko dira, www.bilbao.eus webgunearen bitartez

Sariak

Euskerazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Gaztelaniazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizino batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Finalistak: Kontakizun laburren zurrumurruen kontra, sartu aterpera! V. lehiaketara aurkeztutako lanak batuko dituan argitalpen baterako finalisten aukeraketea egingo da.

Epaimahaia Lankidetzea, Bizikidetza eta Jai Arloak izentautako hiru kidek osotuko dabe.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

SARE SOZIALAK

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu