Ondarea da Galdakaoko argazki lehiaketearen gaia

Bizkaie! 2021-08-31 10:47   Kulturea

Click eta Click alkartea da antolatzailea eta urriaren 8ra arte bialdu leitekez argazkiak.

Galdakaoko Click eta Click alkarteak argazki lehiaketea antolatu dau eta herriko ondare kultural, artistiko eta historikoa izango da gaia. Parte-hartzaileek gehienez hiruna argazki bialdu ahal izango ditue, urriaren 8ra arte. Galdakaoko monumentuak, artelanak, historiako pasarteak eta abar erakutsi leikiez argazkietan, azalpen testu labur bategaz lagunduta. 

Nahi daben guztiek hartu leikie parte, maratonsk3@gmail.com helbidean izena emonda. Ondoren, egokitu jaken zenbakia, argazkiaren izenburua eta azalpen laburra ipinita, argazkiak bialdu beharko ditue. Urriaren 20aren bueltan emongo dau epaimahaiak irabazleen barri.

Hiru sari egongo dira. 250 euro emongo deutsez lehenengoari, 150 bigarrenari eta 50 hirugarrenari. Parte-hartzaile bakotxak sari bat irabazi ahal izango dau gehienez. Sormena eta kalidade teknikoa hartuko ditu kontuan epaimahaiak. 

Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu