Abadiñarrek Urkiolako errogatibea egingo dabe zapatuan

Bizkaie! 2021-08-26 09:42   Pil-pilean

Prozesinoagaz eta mezeaz gan, ez da beste ekitaldirik egingo, osasun egoereagaitik.

Aurreko urte bateko errogatibea (argazkia: Pedro San Roman/Abadiñoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Abadiñoko herritarrek urteroko ohitureari helduko deutse zapatuan, abuztuak 28, eta Urkiolako errogatibea egingo dabe. San Rokeren irudia eroango dabe Muntsaratz inguruko Andra Mari baseleizatik Urkiolako santutegiraino. Ibiltariek goizeko 09:00etan hasiko dabe prozesinoa Andra Marin eta 11:30ean mezea egongo da Urkiolako santutegian. 

Abadiñoko auzoak eta Urkiola lotzen dituan bideetatik eroango dabe San Rokeren irudia herritarrek, oinez. Tradizino handiko eguna izaten da abuztuko azken zapatua, baina Abadiñoko Udalak ohartarazo dauenez, aurten ez da aparteko ekitaldi edo ospakizunik antolatuko, Covid-19aren pandemiagaitik. Hortaz, prozesinoa eta mezea baino ez dagoz egitarauan.

Abadiñarren Urkiolako errogatibea noiztik egiten dan ez dago jakiterik, aspaldiko ohiturea dalako. Udalak azaldu dauenez, izurrite baten ondorioz uzta txarra egon zan urte baten hasi ziran prozesinoa egiten, Andra Mari baseleizan gordeten dan San Rokeren irudia hartuta, santuari babesa eta uzta hobea eskatzeko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu