Orozkoko etxerik apainduenak saritu ditue

Bizkaie! 2021-08-25 12:48   Kulturea

Lora-dekorazinoen lehiaketeak hirugarren edizinoa bete dau. 

Alberto Landaluceren etxea (argazkia: Orozkoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Orozkoko herritar ugarik hartu dabe parte III. Lora-dekorazinoen Lehiaketan, eta irabazleen barri emon dau Udalak. Kategoria bitan banatu dabe sariketea: batetik, balkoiena; bestetik, balkoiak eta lora-txokoak kontuan hartzen dituana.

Balkoien atalean, Unibaso auzora joan da lehenengo saria, Abigail Larrinagaren etxera. Bigarren saria Zubieta etorbideko Iñaki Garciarentzat izan da; hirugarrena, Lekubarriko Laura Amurizarentzat. 

Balkoi eta lora-txokoen atalean, Urrejola aldera joan da lehenengo saria. Hantxe dauka etxea Alberto Landalucek, loraz apainduta. Bigarren saria Donibane etorbideko Pascuala Intxaurbek eskuratu dau eta, hirugarrena, Santa Maria kaleko Ana Mari Mimenzak. 

Sari banaketea irailaren 12an egingo da. Kategoria bakotxeko irabazleei 100 euro emongo deutsez. Bigarren sarituetako bakotxak 50 euro izango ditu, eta hirugarrenentzat 25na euro. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu