Leioako XXXV. Argazki Lehiaketea, martxan

Bizkaie! 2021-08-24 13:15   Kulturea

Urriaren 29ra arte dago parte hartzeko astia.

Kultur Leioak abian ipini dau XXXV. Leioako Argazki Lehiaketea, hiru modalidadetan: koloretan, zuri-baltzean eta eskuko telefonoagaz egindako argazkiak. Hartara, parte-hartzaile bakotxak nahi dauen atalean aurkeztu leikez lanak (hiruna argazki, gehienez). Ganera, gaia librea da. 

Argazkiak formatu fisikoan entregau edo posta arruntez bialdu beharko dira Kultur Leioaren egoitzara (Jose Ramon Aketxe plazea, 11), gehienez 30x20 zentimetroko tamainuan. Urriaren 29ra arteko epea dago parte hartzeko. Epaimahaia izentauko dabe ebatzia emoteko, eta irabazleei sariak emongo deutsez zemendiaren 26an egingo dan ekitaldian. 

Modalidade bakotxeko argazki onenen egileei 400 euro emongo deutsez, eta hiruko serierik onenak beste horrenbeste jasoko dau. Leioan erroldatuta dagozanen artean, 250 euroko beste sari bat be emongo dabe. Publikoaren saria (bozketa herrikoian ebatzia), azkenik, 50 eurokoa izango da. 

Era berean, epaimahaiak argazki batzuk aukeratuko ditu Kultur Leioaren egoitzako erakusketa-gelan ipiniko daben erakusketarako. Aurreikuspenen arabera, zemendiaren 12tik abenduaren 9ra egongo da erakusketea zabalik. 

Oinarriak eta izena emoteko orria hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu