IX. Lanbro Baltza Ipuin Lehiaketea antolatu dabe Plentzian

Bizkaie! 2021-08-24 10:33   Kulturea

Irailaren 17ra arte dago idazlanak bialtzeko epea.

Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak IX. Lanbro Baltza Nazinoarteko Ipuin Lehiaketako deialdia zabaldu dabe. Genero baltzari, intrigazkoari eta polizialari eskainitako ekimena da, eta jente ugari animetan da era horretako istorioak idatzi eta bialtzera. Igaz, esate baterako, 438 lan aurkeztu ziran, sekulako gehien.

Aurtengo edizinora idazlanak bialtzeko epea zabalik dago, irailaren 17ra arte. Parte-hartzaile bakotxak istorio bakarra bialdu ahal izango dau, 1.000 eta 3.000 berba bitartekoa. Modalidade bi dagoz, euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. 

Urriaren 15etik 17ra, IX. Lanbro Baltza topaketak antolatuko ditue Plentzian bertan. Orduan emongo dabe jakitera epaimahaian nortzuk egongo diran. Azken egunean, modalidade bakotxeko irabazleen barri emongo dabe. 

Gaztelaniazko atalean, istoriorik onenaren egileari 300 euro emongo deutsez, eta bost onenak Calibre 38 aldizkari digitalean argitaratuko ditue. Euskerazko atalean, onenak beste 300 euro eroango ditu, eta bost onenak Goñi Portalen webgunean irakurri ahal izango dira. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu