Sopelako I. Argazki Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2021-08-23 08:46   Kulturea

Sopela Kosta Fest eta Uribe Kosta Fotografia alkartea dira antolatzaileak.

Lehenengo aldiz dator aurten Sopelako Argazki Lehiaketea, Sopela Kosta Fest jaialdiak eta Uribe Kosta Fotografia alkarteak antolatuta, Sopelako Udalaren babesagaz. Irailaren 1etik 10era egingo dabe, eta nahi dauenak hartu leike parte, doban. Sopelaren ezaugarriak kontuan hartuta, Naturea, kirola edo musikea da lehenengo edizino honetako gaia. 

Parte-hartzaile bakotxak gehienez hiru argazki bialdu beharko ditu, JPG formatuan, uribekostafotografia@gmail.com helbidera. Beste lehiaketa batzuetan saritutako lanik ezin da bialdu, ezta lehenago beste webguneren baten argitaratutakorik be. 

Argazkirik onenentzat hainbat sari egongo dirala aurreratu dabe antolatzaileek. Lehenengo saria 165 euro izango dira, bigarrena 100 euro eta hirugarrena, 75. Sopeloztar batek bialdutako argazkirik onenaren egileari beste 165 euro emongo deutsez. Ganera, jasotakoen artean 12 argazki aukeratuko ditue, Sopela Kosta Fest jaialdiaren barruko erakusketa baten ipinteko.

Antolatzaileek mundu guztiari dei egin deutse lehiaketa barri honetan parte hartzera. Informazino gehiago eta oinarriak hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu