Bigarren aldiz antolatu dabe Orozko Klik lehiaketea
2021-08-20 09:40 KultureaArgazkirik onenak 2022ko egutegian agertuko dira.
Orozkoko Udalak martxan ipini dau herriko argazkien lehiaketea, bigarren aldiz. Orozko Klik izenburupean, udalerriko txoko eta paisaje ederren bila dabiz, 2022ko egutegia horniduteko. Parte-hartzaileek sei argazkiko bildumetan bialdu behar ditue euren irudiak, beranduenez irailaren 17rako.
Orozkon erroldatutako 14 urtetik gorako herritar guztiek hartu leikie parte lehiaketan. Orozkogaz loturea daben argazkiak bialdu beharko ditue, seiko bildumetan, infoinduma@yahoo.es helbide elektronikora.
Epea amaitutakoan, epaimahai batek aztertuko ditu argazki guztiak, eta zemendiaren 5ean emongo dau irabazleen barri. Hiru sari egongo dira. Sei argazkiko bilduma irabazleari 300 euro emongo deutsez, bigarrenari 200 eta hirugarrenari 100.
Horrezaz gan, batutako argazki guztietatik hamabi onenak edo egokienak aukeratuko ditue. 2022ko Orozkoko udal egutegian agertuko dira, bakotxa hilebete baten irudi lez.
Lehiaketearen oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!