Argazkilaritza Sozialaren IV. Lehiaketea martxan da Getxon
2021-08-19 09:37 KultureaSarekidek, boluntariotza erakundeen alkarteak, antolatu dau.
Lan boluntarioak gizartean dauen eragin positiboa gizarteratzeko asmoz, Sarekide alkarteak Argazkilaritza Sozialaren IV. Lehiaketea antolatu dau, eta irailaren 30era arte hartu leiteke parte. Getxoko boluntariotza erakundeak batzen dituan alkartea da Sarekide. Udalaren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa izan dau lehiaketea martxan jarteko.
Lehiaketako argazkiek gai sozialak edo boluntariotzeari lotutako egoerak erakutsi beharko ditue. Epaimahaiak irudiaren sensibilidadea, originaltasuna, balioak eta kalidadea hartuko ditu kontuan, besteak beste. Nahi dauenak bialdu leikez argazkiak lehiaketara (gehienez bi), 14 urte baino gehiago izan ezkero. Bakarka zein taldeka hartu leiteke parte.
Irabazleari eskuko telefono bat eta 50 euro emongo deutsez. Akzesit bat be egongo da, eta hori eskuratzen dauenari argazki-makina bat emongo deutse.
Posta elektronikoz bialdu behar dira argazkiak, sarekidefoto@gmail.com helbidera. Ikusi oinarriak eta parte hartzeko modua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!