Getxo ezagutzeko bisita gidatuak, Juana Bizcarraren eskutik

Bizkaie! 2021-08-18 09:33   Kulturea

Zugatzartetik Areetara bitarteko bidea egingo dabe, abuztuaren 22an eta 29an.

Udalerriko historia, personaiak eta ondarea erakusteko asmoz, bisitaldi gidatuak antolatu ditu Getxoko Udalak, Deapie egitasmoaren barruan. Herriko antxinako persona nabarmenak oinarri hartuta, hainbat ibilbide atondu ditue Getxo osoan, Deapie izenburupean. Horreetako bat, Juana Bizcarrari jagokona, aitatutako bisitaldi gidatuan ezagutu ahal izango da, abuztuaren 22an eta 29an.

Ibilbide antzeztua izango danez, parte-hartzaileek Juana Bizcarraren beraren azalpenak entzun ahal izango dituela esan leiteke. Berez, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Getxoko aberatsen seme-alabak jagoten zituen emakumeetako bat izan zan Bizcarra. Aña izenekoak ziran. 

Lanbide gogor haren nondik norakoak ezagutzeaz gan, ibilbide eder batez gozau ahal izango dabe bisitaldiotan izena emoten dabenek, hain zuzen be, Zugatzartetik Areetara doana. Bizkaiko burgesiaren bizileku izan zan inguru hori, eta gaur egun be jauregi dotoreak eta ondare artistiko aberatsa ikusi leitekez. 

Izena emoteko edo informazino gehiago eskatzeko, 94 491 08 00 telefono zenbakira deitu leiteke. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu