Areeta eta Algortako Geltoki plazetan eta Aldapan dagoz Getxoko Letren Terrazak

Bizkaie! 2021-08-16 09:53   Kulturea

Aire zabaleko liburutegiotan 2.000 liburu ditue herritarrek aukeran.

Letren Terrazak izenburupean, liburutegietako funtsak kalera atera ditu udan Getxoko Udalak, herritarrek aire zabalean gozau deien irakurteaz. Garagarrilean ekin eutsen ekimenari, baina abuztuan udalerriko beste leku batzuetara eroan ditue kaleko liburutegiok. 

Hain zuzen be, abuztuaren 27ra arte, Getxoko hiru lekutan dagoz Letren Terrazak: Areetako Geltoki plazan, Algortako Geltoki plazan eta Aldapa plazan. Astelehenetik barikura dagoz zabalik udako liburutegiak, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. 

Udal liburutegietako beharginek aukeratu ditue Letren Terrazetan topau geinkezan liburuak. 2.000 ale inguru dagoz aukeran, danetariko genero, formatu eta gaietakoak: nobelak, saiakerak, komikiak, ipuinak... Aire zabalean irakurri leitekez, edo maileguan hartu. 

Udako sasoirako aproposak diran irakurgaiak kalera atera eta irakurzaletasuna zabaltzea da Udalaren asmoa. Batez be, umeak eta gazteak izan ditue gogoan Letren Terrazetako liburuak aukeratzeko orduan. Gogoan izan behar da, ganera, liburu askeak irakurteko gune bi martxan dagozala uda osoan, Fadurako kiroldegiko kanpoko ugerlekuan eta Algortako azokan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu