Bilboko Irriaren materiala ostu deutsela salatu dabe Konparsek

Bizkaie! 2021-08-12 12:08   Kulturea

Aste Nagusiaren ordezko egitaraua baldintzatuko dau horrek, baina bertan behera ez dabe itxiko.

Bilboko Irriaren aurkezpena, Arriaga plazan (argazkia: Bilboko Konparsak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ezusteko galanta hartu dabe Bilboko Konparsetako kideek, izan be, euren lokalean ostu dabe, eta Bilboko Irria izeneko ospakizunerako gordeta izan daben material piloa desagertu da. Oraindino inbentarioa egiten dabiz, baina abuztuaren amaierako ekitaldiak baldintzatuko dituala aurreratu dabe. Hori bai, Bilboko Irria ez dabela bertan behera itxiko ziurtatu dabe. 

Balio handiko materiala ostu deutsiela onartu dau Konparsen ordezkari Mari Paatik. Kontzertuak, tailer gastronomikoak, krosa eta eragileen azokea egiteko behar-beharrezkoa dan materiala desagertu da.

Zorionez, Bilboko Irriagaz lotutako panel eta objektu asko beste leku baten gordeta daukiez, eta lapurrek ez ditue eroan. Bilboko irribarrerik politena erakusten dabe panelok.

Lapurrek irria eben helburu, dino Paatik. Baieztau geinke, baina, ez dabela lortu gure irria eroatea, ondo gordeta daukagulako, bilbotar guztiei eskaintzeko prest. Hilaren 20an agerralda egingo dabe Konparsek, jazoera honen inguruan batzen daben informazinoaren barri emon eta egoera barrira egokitutako programazinoa aurkezteko. 

Aurten Aste Nagusirik ez danez egingo, Bilboko Irria izeneko kultur jardunaldiak egitea pentsau dabe Bilboko Konparsek. Abuztuaren 25etik 29ra danetariko jarduerak ditue antolatuta, baina lapurretearen ondorioak neurtu ostean jakingo dogu egitarau horretatik zer egin ahal izango dan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu