Ekitaldiz beteta dator udagoiena Getxoko Muxikebarrira

Bizkaie! 2021-08-12 10:20   Kulturea

Irailetik abendurako egitarauan 65 jarduera dagoz.

Getxoko Udalak urteko laugarren lauhilekoan Muxikebarrin egongo dan eskaintza kulturala aurkeztu dau. Irailetik abendura bitartean, egitarau bete-betea atondu dabe, besteak beste, jantzea, musikea, kantua, umorea, zinemea, bertsolaritzea eta antzerkia. Danetara, 65 ekitaldi. 

Eskaintzearen ezaugarriak kalidadea eta aniztasuna izango dirala dino Getxoko Udalak. Urtero egiten diran jaialdi eta topaketek ez dabe hutsik egingo: Folk Getxo, Habanera Jaialdia, Aste Korala eta Arte Eszenikoen Jardunaldiak. 

Horrezaz gan, artista eta sortzaile ugari konbidauko ditue, Getxoko publikoari aisialdirako eta kulturarako aukera zabala emoteko asmoz. Esate baterako, Concha Velasco aktoreak La habitación de María antzezlana aurkeztuko dau, Donostia Orfeoiak Carmina Burana interpretau eta Bixente Martinezek Txoria buruan eta ibili munduan bakarkako proiektuaren barri eroango dau. Go!azen 8.0 telesailekoen ikuskizuna Gabon sasoian helduko da Getxora. 

Muxikebarritik pasauko dira, ganera, Belako, Benito Lertxundi, Wim Wertens Trio, Paula Mattheus, Markeliñe, Xabi Aburruzaga eta abar. Programazino osoa hemen (pdf).

Iraileko eta urriko ekitaldietako sarrerak salgai dagoz dagoeneko. Zemendi eta abendukoak be laster hasiko dira saltzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu