Zeanuriko Andra Mariko erretaula nagusiaren inguruko liburua egin dabe
2021-08-12 09:23 KultureaArgazkiz eta testuz ondo horniduta dator argitalpena.
Arratiako altxorretako bat gordeten dau Zeanuriko Andra Mari eleizeak, erretaula eder bat hain zuzen. Begitu aldizkariak zabaldu dauenez, obra artistiko eta erlijioso honen inguruko jakingarriak emoten dituan liburua argitaratu dau Arratiako Eleizeak, Erretaula nagusia izenburupean. Arratia bildumako 15. alea da.
Euskerazko eta gaztelaniazko testuak topauko ditu irakurleak 120 orrialdeko liburu honetan. Ganera, argazki dotoreak sartu ditue, erretaulearen ezaugarrien detaile guztiak arratiarrei eta interesa daben guztiei erakusteko. Erretaula nagusia da protagonistea, baina parrokiaren historia be batzen dau argitalpenak. Ikusi booktrailerra hemen.
Liburuaren jentaurreko aurkezpena domekan egingo dau Arratia Eleizeak, abuztuaren 15ean (hau da, Andra Mari egunean). Zeanuriko Andra Mari parrokian bertan ipini dabe hitzordua, 12:00etan. Ondoren, liburua salgai egongo da Zeanuriko denda eta tabernetan, baita Bilboko Eleiz Museoan be.
Erretaula nagusia lana argitaratzeko, Arratiako Eleizeak Zeanuriko Udalaren eta Eleiz Museoaren laguntzinoa izan dau.
500 urteko historia gorabeheratsuaren emoitzea da gaur egun Andra Mari parrokian ikusi geinken erretaula nagusia. 1520koak dira elementu zaharrenak, estilo gotikoko pintura batzuk. 1570ean beheko partea erliebe bikainez apaindu eben eta, XVIII. mendean, goitik behera barriztau eben erretaula osoa, pintura, erliebe eta taula gehiago ipinita.
Altare nagusiaren atzealde osoa hartzen dauen erretaula zabala da Zeanurikoa, zazpi atalez osotua. Andra Mariari eskainita dagoanez, harenak dira irudi gehienak. QR kodeei esker, bisitariek informazino zehatza eskuratu leikie eleizan bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!