Bermeoko Arrantzaleen Museora sartzea doban izango da abuztuaren 12an
2021-08-11 10:50 Kulturea1912ko galarrena gogoratuko dabe.
Egun berezia izango da abuztuaren 12a Bermeon eta Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuetan, 1912ko galarrenaren 109. urteurrena beteko dalako. Itsasoko bat-bateko ekaitz ikaragarri harek eragindako hildakoak eta kaltetuak gogoan izango ditue, urtero lez, pandemiaren eraginez ekitaldi jentetsurik egingo ez dan arren.
Bizkaiko Foru Aldundiaren BizkaiKOA sarearen parte dan Bermeoko Arrantzaleen Museoak bat egin dau galarrenaren gomutarako egunagaz. Egun osoan, doban bisitau ahal izango dira museoko erakusketak, iraunkorra zein aldi baterakoak.
Goizez, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik; arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Argibide gehiago 94 688 11 71 telefono-zenbakian edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbidean eskatu leiteke.
Ganera, abuztuaren 12an bertan, Arrantzaleen Museoan bisitaldi gidatua eta Hegaluze ontzian ibilaldia egin ahal izango da. 11:00etan hasiko da bisitea, eta 12:00etan urtengo dabe itsasora. Jarduera hau, baina, ez da dobakoa izango, aurretiaz erreserbea egin eta 7 eta 14 euro bitarteko prezioa pagau beharko da. Ganera, azalpenak gaztelaniaz izango dira.
1912ko abuztuaren 12an, 143 arrantzale hil ziran Matxitxako lurmuturretik 45 miliara, ezustean galarrenak jota. Hildakoen artean, Elantxobe, Ondarroa eta Lekeitiokoak egozan, baina kalterik handiena Bermeok jasan eban: 116 hildako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!