Arabako herriak girotuko ditu 28. Araiako Umore Antzerki Jaialdiak
2021-08-09 13:25 KultureaDozena bat konpainia dagoz egitarauan.
Aurreko urteetan lez, 2021eko edizinoan be Araia-Asparrenan eta Arabako beste herri batzuetan antolatuko dira saioak, 28. Araiako Umore Antzerki Jaialdiaren barruan. Komunioin hasi ziran herririk herriko saioak, hilaren 6an, eta 28ra arte, 24 herritara helduko da egitaraua. Araiako programea, ostera, abuztuaren 12tik 15era izango da, Arrazpi Berri kiroldegian eta, aire zabaleko piezentzat, alboko ikastolako jolastokian.
Umorea eta arte eszenikoak buztartuko ditu 28. edizino honetako egitarauak: clown-a, zirkua, antzerki fisikoa, musikea... Danetara, dozena bat konpainia ibiliko dira Arabako herrietan. Horreetako lau, Arrazpi Berri kiroldegian, aterpean: Teatro Indigesto, Teatro en Vilo, Las Niñas de Cádiz eta Txalo Produkzinoak.
Beste bost ikuskizun aire zabalekoak izango dira: Los Barlou, Rojo Telón (ikuskizun bi), Chicharrón Circo Flamenco eta Circo Eia. Honeek bostak, Araian ez eze, herririk herriko egitarauan be egongo dira. Areto barruko saioak, ostera, honeek hirurak izango dira egitarau ibiltarian: Panoli Kabareta (Ganso & Cía), Baldin Bada (Shakti Olaizola) eta Qué buen día (Maite Guevara).
Hauxe da Araiako Umore Antzerki Jaialdia hartuko daben herrien zerrendea: Komunioi, Laudio, Bastida, Artziniega, Berantevilla, Bergantzu, Eltziego, Izarra, Korres, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Maeztu, Manzanos, Murgia, Okondo, Ondategi, Pagoeta, Pobes, Ribabellosa, Durruma Kanpezu, Zuhatzu Kuartango, Gesaltza Añana eta Amurrio.
Egitarau zehatza, sarrerak eta gonbidapenak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!