XVII. Santiago Onaindia Bekan parte hartzeko deia zabalik
2021-08-06 10:32 KultureaEuskal literaturearen inguruko ikerketea bultzatzea da helburua.
Santiago Onaindia Ikerketa Bekako deialdia zabaldu dauela emon dau jakitera Amorebieta-Etxanoko Udalak, eta proposamenak aurkezteko epea irailaren 29ra artekoa da. Aurreko edizino guztietan legez, 17. edizino honek be helburu garbia dau, hau da, euskal literaturearen inguruko azterlanak eta ikerketea bultzatzea.
Banaka zein taldeka aurkeztu leiteke deialdira. Epaimahaiak irabazle bakarra aukeratuko dau, eta proiektu hori gauzatzeko 12.000 euro emongo deutsez antolatzaileek. Urtebeteko epean amaitu beharko dau irabazleak ikerketea.
Epaimahaiak erabiliko dituan erispideak honeek izango dira, oinarrietan dakarrenaren arabera: literaturearen ikusmiratik lanak dauen kalidadea eta interesa, proiektuaren barritasuna eta egokitasuna. Ikerketea euskeraz egin beharko da.
Ikerketa sustatzeaz gan, urteroko deialdi honen bidez Santiago Onaindia ohorezko euskaltzainari (Amoroto, 1909-Gasteiz, 1996) omenaldia egiten deutso Amorebieta-Etxanoko Udalak. Idazle oparoa izan zan: saiakerak, poesia, artikuluak, egutegietako testuak eta antzezlanak idatzi zituan. Euskal literaturako autore esanguratsuen ikerlanak eta antologiak be egin zituan, baita itzulpenak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!