Hemen da Landarte 2021
2021-07-30 09:25 KultureaKultur sorkuntza garaikideko sei prozesu hartuko ditu Nafarroako landa-eremuetako herrietan.
Bosgarren edizinoan, programa hau Ezporogi-Ageza, Murieta, Murillo el Fruto, Araitz Ibarra, Artzibar eta Zubieta herrietan egingo da, Taxio Ardanaz, Conjunta estudio-lantegia, Ana Maestrojuan, Arantza Santesteban, Protocolectivo taldea eta Katixa Goldarazenaren parte-hartzeagaz.
Kultura garaikidea eta landatartasuna lelopean egingo da, 2021eko irailaren 30era arte, Nafarroako sei herritan: Taxio Ardanaz artisteak Ezporogi-Ageza udalerrian lan egiten dau; Conjunta arkitekturako estudio-lantegiak (Ines Castillo, Felipe Fuentes, Iker Ordoño eta Arantxa Satrusteguik osatua) Murietan; Ana Maestrojuan antzerkigileak Murillo el Fruton; Arantza Santesteban zinemagileak Araitz Ibarrean; Protokolektiboko taldeak Artzibarren; eta Katixa Goldarazena artisteak Zubietan.
Prozesu horreek, gaur egun, hasierako fasean dagoz eta artistek lan eginen daben herriakaz hartu-emonetan hasten dira; hurrengo asteetan, barriz, proiektuak zehaztu eta jorratuko ditue.
Ignacio Apezteguia Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak; Fernando Santafe Nafarroako Landa Garapeneko zuzendari nagusiak; Lorenzo García Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak; eta Anne Ibañez eta Marc Badal (Kanpoko Bulegoa kolektibokoa) proiektuaren koordinatzaile-taldeko kideek aurkeztu dabe Landarte 2021, programako talde teknikoko hainbat kidek eta parte hartuko daben artistek lagun zituela. Horrezaz gan, aukeratutako udalerriak tokiko agintariek grabautako bideo batzuen bidez ordezkatuta egon dira.
Apezteguiaren eretxiz, Landarte Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuaren apustua da, landa-eremuko biztanleen arazo, behar eta interesen aurrean sentikorra izango dan arte publikoaren alde. Horrezaz gan hauxe esan dau: Landa-eremutik sorkuntza garaikidea errazten dauen programatzat hartu da. Kultura zuzendari nagusiaren berbetan, Landarte-k kultura-sorkuntza garaikideko prozesuak sustatzen ditu, sortzaileakaz batera ezagutza eta esperientziak alkarregaz sortzeko eta gogoeta egiteko prozesuan parte hartzen daben landa-erkidegoakaz batera; asmoa da ikasteko sare bat sortzea, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik sostengagarriak izango diran moduen inguruko programa etiko bat txertatuz.
Bestalde, Landa Garapeneko zuzendari nagusi Fernando Santafek adierazo dau: Programa honen helburuak osogarriak dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Europako programen barruan egiten dituan jarduerakaz, besteak beste, 2014-2022 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programeagaz; horren bitartez, dibersifikazino-neurriak eta tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak sustatzen eta babesten dira. Lan horretan, kulturea, auzokideen arteko alkarrizketea ahalbidetzen dauen hori eta belaunaldien arteko alkarrizketea ahalbidetzen dauen hori, hurrekoagaz lotzen gaituana eta irudizko kolektiboa aberasteko gaitasuna duaena, beharrezkoa eta ezinbestekoa be bada.
Hainbat helburu lortu nahi dira programa honegaz: Landa-erkidegoen ahaldundutzea sustatu nahi da, kultura garaikide, konprometidua eta sasoiagaz loturea izango dauen kulturearen bidez, lurraldetik eta bertako jentearengandik hur egongo dan kulturearen bidez. Era berean, kultura-sektorea profesionalizetan lagundu nahi dau eta sektoreak bere begiradea landa-eremura egokitzea, hau da, sormen-prozesuek landa-eremuetako herritarrei ahotsa emotea (enpatiaren bidez), beren ezagutzak balioestea eta kultura-proiektu batean jarduteko gaitasuna mobilizetea. Erkidegoen autonomia eta erabagiteko ahalmena zabalduko dauen eta alkarrizketa erreala eta bere lurraldeagaz, kultura-ondare immaterialagaz, bizimoduak besterentzeagaz, iruditeria kolektiboagaz, besteak beste, hartu-emon zuzenak eta intimoak ezarriko dituan kultura-ekintza sustatzea bilatzen dau. Azkenik, gehienetan adiera tradizional eta ilustratuenean dagoan landa-eremuko kultura-ekintzearen esperientziak gainditzen saiatzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!