'Bilbo, eraso sexista barik'

Bizkaie! 2021-07-29 09:48   Kulturea

Prebentzino eta sensibilizazino kanpaineari ekin deutse Bilbon.

Bilboko Udalaren helburua da: eraso sexistarik bako uria izatea: Urian ez dago lekurik erasoetaarako, adierazo dau Nekane Alonso Bardintasun Saileko zinegotziak: Nahi dogu gure urian emakumezkoek eta gizonezkoek eraso sexista barik bizitea, hartu-emon libre, begirunezko eta bardintasunezkoetan oinarrituta. Era berean, adierazo dau inportantzia handiko gaia dala gizarte osoa ohartarazotea eraso sexistarik egon ez daiten, generoa edo sexu-jokerea dala-eta eraso danak baztertuo eta eragozteko.

Aurten, Aste Nagusirik ospatuko ez dan arren, Bardintasun Sailak erabagi dau herritarrei gogorarazotea, erakunde-kanpaina honen bidez, inportantzia handiko gaia dala jokabide eta hartu-emonak, libreak eta begirunezkoak izatea: Kaleetan eta plazetan egongo gara kultur eta aisialdi jarduerak gozetan baina, leku horreetan, nahi dogu hartu-emonak positiboak, seguruak eta erantzukizunezkoak izan daitezala, bardinak baikara guztiok eta, batez be, bikote-hartu-emon mueta barrietan.

Kontuak kontu, irudi minimalista bat erabiliko da, harridura ikur bat, morea, puntuan esku edegi bat dauela stop ikur moduan eta Udalak, kanpaina honen bidez, bilbotarrak eta urira datozen bisitariak ohartarazo nahi ditu Bilboko udalerrian ez dalak eraso sexistarik onartuko.

Bilbo Balioen uria da eta bizikidetzea, erantzukizuna eta askatasuna dira garrantzitsuenak, danok ahalik eta gehien gozetako, bildur barik, adierazo dau Nekane Alonsok.

Eraso sexisten artean sartzen dira eraso sexualak, bortxaketetak, ukutuak, irainak erasoak, piropoak edo espazioaren eta gorputzaren inbasinoa be.

Udalak aspaldi ekin eutson beharrari, aisialdiko eta jaietako eremuotan, prebentzioa eraginez eta herritarrek egoera matxisten aurrean esku hartu deien sustatu gura dau beti, Bilboko jendartea geroan be eredu izan daiten jokabide horreek baztertu eta gaitzesteko orduan.

Alde horretatik, bada, bilbotarrak animetan ditu erasoen aurrean aho batezko erantzun sozial eta kolektiboa emon deien eta, gainera, Udalak gogorarazo dau eraso sexista danak ingurune sozialaren konplizidadea be izaten dabela: barreak, isiltasuna, gitxiespena, auzitan jartea, beste alde batera begiratzea, isiltzea... Eta horreek jarrera konplizeak dira, zigorbakotasun giroa eragiten dabenak eraso sexisten aurrean.

Bizkaiko uriburuko Udalak formatu digitalean abiarazo dau kanpainea, www.bilbao.eus webgunean eta sare sozialetan Udalak dituan profiletan zein uriko bazter guztietan, baita komunikabideetan be, udan zehar.

Bardintasun Sailak azaldu dau urte osoan egiten dituela prebentzio eta sensibilizazino programak emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko. Gazteei begira hainbat ekintza gauzatzen dira: ikastetxeetan egiten diran tailerrak, uriko gizarte-eragileakaz sarean lan eginez, jaietako programak (Aste Nagusian nahiz auzoetako jaietan), edota Bilbao BBK Live Jaialdian.

Era berean, Bilboko Udalak herritarren esku jarten dau, erasoak jazoten diranerako, 24 orduko arreta-zerbitzu bat, urteko 365 egunetan, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuaren eta Udaltzaingoaren bidez. Era berean, bada laguntza psikologiko eta juridikoko zerbitzu bat be erasotutako emakumeentzat.

Erasoak salatzeko bideak

- Udaltzaingoa eta Larrialdiak: 092 eta 112

- Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua: 94 470 14 60

- Bardintasun Saila: 94 420 48 38

Datuok euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dagoz eta azalpenak be emoten dira, eraso sexista bat zer dan jakiteko eta zeintzuk diran horrei aurre egiteko jokabideak eta gomendioak be emoten dira. Gidak bersino digitalean dagoz.

Era berean, udaltzaingoak gomendatzen dau eskuko telefonoan ipinteko dobako EraStop/AgreStop aplikazinoa Bilboko Udaltzaingoaren koordinazino-zentroari erasoaren barri berehala emoteko, deirik egin barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu