'Burdina eta Ahotsa' Lleidako La Florestan
2021-07-29 08:25 KultureaGaragarrilaren 31n hasiko da erakusketea.
Joseba Gotzonek musikagintzan egindako ibilbide luzearen ostean, Gotzonek 2018an sortu eban JG FE ART markea, Zortzi eta Tubo bildumak sortuz. Aurten zenbait herritan Portugaleteko artisteak bere obrak erakutsi ditu: Santoñan, Medina de Pomarren, Gorlizen, Vic-en eta orain La Florestako Kooperatiba Aretoan, Lleidan. Hortik aurrera, erakusketea Meruelo, Colindres, Bilbo eta Gallartan izango da.
Erakusketa honetan, artisteak otxote-zortzikote generoagaz lotutako 13 eskultura erakutsiko ditu eta abuztuaren 14an, berbaldi gidatua eskaintzeaz gan, bizkaitarrak azken urteotako zenbait abesti be kantauko ditu.
Kontuan izan behar da euskal abeslari, idazle eta eskultoreak La Floresta herriko urrezko bereizgarria dauela eta 2004tik hainbat kontzertu eskaini ditu Les Garriguesko herri horretan.
Luma erotikoa
Gaur egun esparru artistiko bi buztartzen dabil bizkaitarra: musikea eta eskultura eta udagoienean plazaratuko dauen Luma erotikoa izeneko disko barria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!