Virginia Díaz Basque Teameko arraunlariak diplomea irabazi dau Tokioko Jokoetan

Bizkaie! 2021-07-29 08:09   Kirola

Diaz eta Ciden lemazainik bako bikoak seigarren postuan amaitu dau finala.

Virginia Diaz arraunlariak, Aina Cid bere taldekideagaz batera, finalean lehiatu dira sekulako finalerdia egin ondoren; Diaz eta Cid azken postuan egozan 1.000 metroko erreferentziatik pasaukeran, Zeelanda Barriaren, Errusiako Batzorde Olinpikoaren, Errumaniaren, AEBen eta Italiaren atzetik. Hurrengo zatian, bueltea emon deutse egoerari eta hirugarren postuan jarri eta holan heldu dira helmugara.

Zeelanda Barriko ontziak irabazi dau 6.47.41eko denporeagaz, errusiarrak (6.50.24), Diaz eta Ciden bikotea (6.50.63), Errumania (6.58.55), AEB (7.02.52) eta Italia (7.04.52) atzetik amaitu dabe. Lehen hiru ontziak pasau dira finalera.

Finalerako lehian 12 ontzi gara eta danok segundo gitxiren bueltan gagoz; sailkapen serieko kontzeptua aldatu behar dogu. Finalean egoteko ilusinoagaz gengozan, bagenkian aurten gero eta ontzi gehiagok nahi dabela ego finalean eta gu horreetako bat gara adierazo eban Virginia Diazek finala hasi baino lehen eta azkenean, Diaz eta Ciden lemazainik bako bikoak seigarren postuan amaitu dau finala: Saiatu gara eta horretarako lan egin dogu, baina gaur ez da eguna izan. Ohituta gagoz hobera egiten, baina gaur ez da posible izan" onartu dau Getxon, Areetan bizi dan Diaz arraunlariak.

Prendergast eta Gowler, Zeelanda Barriko bikoteak azken 500 metro bildurgarri egin ditu baina Filmer eta Janssens kanadarrak erritmo bizian hasi dira, Kyridou eta Bourmpou greziarrakaz eta Glover eta Swann britainiarrakaz batera. Diazen eta Ciden ontzia seigarren postuan joian eta holan jarraitu dau estropadea amaitu arte, emoitzea hobetzeko aukera barik. Goiko postuetan Zelanda Barria izan da indatsuena 6:50.19ko denporea eeginez, Errusiako Olinpiar Batzordea (+1.26), Kanada (+1.91), Britainia Handia (+4.77), Grezia (+6.92) eta Espainia (9.86) atzetik izan dituala.

Japonia azken egunetan astindu dauen tifoiak finalerdia egun bat atzeratzea eragin dau eta, beraz, arraunlariek ez dabe deskantsu egunik izan eta Virginiak onartu dau akaso fisikoak be eragina izan dauela. Horrezaz gan, aintzat hartzeko faktore bi dagozala esan dau: alboko haizea izan dabela eta seigarren kaletik arraun egin behar izan dabela: Final honen bila gentozen eta ez genduazn ezer baztertzen. Gorago ez egoteagaitik penaz gagoz baina lan ona egin dogu eta egunak igaro ostean gehiago balorauko dogu azpimarratu dau Basque Teameko arraunlariak.

Epe laburrean Virginiak deskantsau eta bere lehen parte-hartze olinpikoari buruz hausnartu nahi dau lanera bueltau aurretik.

Bingen Zupiriak eta Maialen Chourrautek prentsaurrekoa emongo dabe Donostian

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaile Bingen Zupiriak eta Maialen Chourraut-ek prentsaurrekoa eskainiko dabe gaur, hilak 29, Donostian Basque Teameko piraguisteak Tokioko Jokoetako eslalon piraguismoko K1 finalean zidarra eskuratu ondoren.

Hitzordua arratsaldeko 17:00etan izango da Donostiako Londres hoteleko Windsor aretoan (Zubieta Kalea, 2).

Sailburuagaz eta Maialen Chourraut-egaz batera prentsaurrekoan egongo dira: Olatz Legarza Basque Team Fundazinoko koordinatzailea eta  Xabier Etxaniz Maialen Chourraut-en entrenatzailea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu