Maialen Chourrautek zidarrezko dominea irabazi dau
2021-07-27 10:44 KirolaSemifinaletan, zazpigarren amaitu dau gipuzkoarrek 109.92. denporea eginaz.
Handia egin dau finalean zidarrezko dominea irabazita. Zorionak Maialen!!!
Maialen Chourrautek Toikoko Joko honeetan amesa eukan: Amesa da dominea, bardin jat ze koloretakoa dan. Helburua da Maialen azkar eta sendo bat uretan ikustea.
Dana da gatxa. Lehiatzen hastea be ez da erraza baina egia da semifinalaren kortea gogorra da eta hor egon behar da sendo, hutsik ez egiteko esperantzeagaz. Gainera zirkuitu barria da aurtengoa.
Estrategia aspaldi ezarrita egoan: Xabi Etxaniz nire teknikari eta senarrak esandakoa bete egin da, Ricardagaz eta Jessicagaz obsesionauta igaro dot zikloa, ni baino azkarragoak diralako, baina berak neurea egiteko esaten eustan.
Maialenek eta Xabik talde perfektua osotzen dabe. Maialenek ondo baino hobeto marraztu dau uretan Xabik markau deutson guztia. Maialen sendo eta oso pozik ibili da Kasaiko kanalean nabegetean, presin barik , izan be, orain egun batzuk esan eban: Gakoa momentua bizitea izan da, presente egotea eta balio ez daben gauzak eta akatsak atzean ixtea.
Chourraut eta Etxanizek badakite zer kostau jaken honaino heltzea eta etxekoei zein lagun guztiei eskaini deutse gaurko emoitzea, batez be Ane alabeari.
Maialen Chourraut mito bihurtu da Tokion, euskal kirolean olinpiar palmares onena dauen pertsonea: Rio 2016an, urrezko dominea eta Londres 2012an, brontzea irabazi ondoren, zidarra irabazi dau gaur Tokion lasartearrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!