Basauriko Social Antzokiak irailetik abendura arteko egitaraua aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-07-26 11:53   Kulturea

Ramón Barea, Malena Alterio, Juan Diego Botto, Irene Bau, Javier Gutiérrez, Eneko Sagardoy, Ignatius Farray, Pepín Tre edo Itziar Lazkano etorriko dira.

'Porcos'. Los Anisakis | Ikusi handiago | Argazki originala

Garagarrilaren 23tik 30era, Social Antzokiaren Lagunak klubeko kideek eskuratu ahal izango ditue sarrerak, leihatilan. Gero, hilaren 31tik aurrera, ganerako ikus-entzuleen eskura be jarriko dira, bai leihatilan, bai Antzokiaren webgunean be.

Zuzeneko ikuskizunak irailaren 25ean hasiko dira (20:00etan), Joan Estrader eta Jesús Peñasek osatutako Los Anisakis taldearen Porco lanagaz; antzezlanean, zentzunik bako izaki bik beste antzerki-konpainia batzuen hondakinak erosi eta hondakin horreekaz, gero, ikuskizun burubakoak sortuko ditue, berezko lengoaia garaikide batean.

Urrian beste antzezlan bi dagoz programauta, jantzako bat eta umeentzako obra bat. Urriaren 2an, 20:00etan, Lasala konpainiak ikuskizun barria aurkeztuko dau: Dead. Jantza garaikidean dabilen konpainia da Lasala, Euskal Herrikoa, Judith Argomanizek zuzendutakoa.

Urriaren 12an, 20:00etan, denporaldiko euskerazko obretako bat egongo da ikusgai: Kutsidazu bidea Ixabel, Txalo Teatroa eta Demode konpainien eskutik, Joxean Garastizabalen testu ezagunak bazituan lehenago be antzerkirako eta zinemarako bersinoa.

Aurrerago, urriaren 16an, Ignacio Moralek egindako Fernando Fernán Gómezen El viaje a ninguna parte-ren egokitzapena eskainiko dau Social Antzokiak, Ramón Barearen zuzendaritzapean. Arriaga Antzokiaren produkzinoa da eta hainbat aktorek hartzen dabe parte bertan: Ramón Barea bera, Patxo Telleria, Irene Bau, Mikel Losada eta Itziar Lazkano, besteak beste. Hasierea 20:00etan izango da.

Urriko egitaraua osotzeko, hilaren 24an (12:30ean) Perez Sagutxoa ikuskizuna eskainiko dau Glu Glu Taldeak. El ratoncito Pérez ipuin herrikoi ezagunaren egokitzapena da eta euskal antzerki-taldearen ohiko jai giroa jantzak eta abestiak buztartzen ditue.

Social Antzokiaren 2021eko gainerako ikuskizunen programea be salgai jarriko da laster.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu