'Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutu' erakusketea ikusteko aukerea barikuan amaituko da
2021-07-26 10:47 KultureaBilbon, Getxon eta Portugaleten egon ostean, Durangon egongo da garagarrilaren 30era arte.
Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutu erakusketeak Durangon zarratuko dau bariku honetan lurraldean zehar egin dauen ibilbidea. Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak, Europako sistema parlamentario zaharrenetako baten inportantzia historikoa, soziala eta kulturala erakusten dauen erakusketa ibiltaria hartuko dauen azkenengo eskualdea Durangaldea izatea gura izan dabe, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak babestutako erakusketea azkenengo lau hilebeteetan lurraldeko ganerako eskualdeetan zehar ibili ostean, Bilbon, Getxon eta Portugaleten be egon da.
Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak azpimarratu dauenez, milaka persona joan dira, bertaratu barik, bizkaitar guztien etxea dan honetara, Batzar Nagusien funtzino parlamentarioan eta ondare kultural aberatsean eragin gura izan dogu, izan be, hori guztia ezezaguna da persona askorentzat, bertako ordezkari politikoek egunerokotasunean danokan eragina daben erabagi garrantzitsuak hartzen dituan arren. Halanda be, badakigu nor garan eta guk egiten dogunaren inguruan ezjakintasun handia dagoala, gogorarazo dau Otaduik..
Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz erakusketea formatu handiko 12 panelek osotzen dabe eta erakunde parlamentario moduan dauen eskumen-egitura zabala azaltzen dau, baita batzen dauen kultur ondarea be. Erakusketan ibilbide xumea eskaintzen da bere lau egoitzetako (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga) ondasunak ardatz hartuta, Gernikako Batzarretxean zehaztasun handiagoagaz geldituz, Gernikako Arbolea demokraziaren, askatasunaren eta bakearen euskal sinboloaren babeslekua dalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!