Zorionak Janire Gonzalez Etxabarri!

Bizkaie! 2021-07-26 08:51   Kirola

Galiziako uretan, Doniñoseko Gadis Junior Pro mailako txapelduna da Gonzalez Etxabarri zumaiarra.

 

 

Janire Gonzalez Etxabarri | Ikusi handiago | Argazki originala

Zorionak Basque Teameko kirolariei!

Ander Elosegi eta Maialen Chourraut bikain


Tokioko Joku Okinpikoetan, Ander Elosegik 8. postuan amaitu dau Tokioko Jokoetako eslalom piraguismoko finala. Bere laugarren diplomea eskuratu dau palistak baina ez da oso gustura geratu egindako lanagaz. Sensazino gazi-gozoa geratu jako Irungo piraguisteari, gehiago lortzeko mailea erakutsi dauelako finalaurrekoan.

Basque Teameko Ander Elosegi, eslalon piraguismoko egungo Munduko txapeldunordea gogotsu dabil eta Irungo palisteak badaki zer dan hitzordu honeetan lehiatzea, Japoniako uriburukoak laugarren Jokuak baitira, Beijing 2008, Londres 2012 eta Rio 2026 jokoetan parte hartu ondoren, eta gainera hiru diploma irabazi eta gero. Ander lau Olinpiar Jokoetan parte hartuko dauen lehen euskal gizonezkoa da. 

Lasarteko Maialen Chourraut, urrezko dominea 2016. urtean Rion eta brontzea 2012an, Londresen eta horrek presino edo karga gehigarria emoten dauen arren, Basque Teameko piraguisteak esan dau "galtzeko ezer barik parte hartzen nago pandemiaren ondorioz gehiegi luzatu dan olinpiar ziklo honetan. Rioko urreak pisu erantsia ekarri deutso Gipuzkoako palisteari, baina orain beste modu batera ekingo deutso erronkari: Lehenengo eta behin, gauzak argi izan nahi ditut uretan eta pausuz pausu joan gura dot; finalean dana emongo dauela adierazo dau, baina horretarako lehenengo finalera heldu behar da.

Virginia Diaz eta Aina Cid semifinaletan

Lemazainik bako biak (w2-) debut arrakastatsua egin dau Tokioko Olinpiar Jokoetan, hirugarren postuan amaitu dauelako sailkapen estropadan eta hurrengo fasera igaro baita. Halan da be, estropadea amaitu eta Tokiora joandako Basque Teameko komunikazino taldeari Virginiak esan deutso, txartela lortu arren, gaur ez dabela egun handirik izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu