Aurten ez dabe Madalen eguneko ohiko teilearen jaurtiketarik egin

Bizkaie! 2021-07-23 12:15   Kulturea

Bermeoko Arrantzaleen Museoan dohantzan itxi dau Bermeoko Udalak.

Orain dala 500 urte Elkanogaz lehenengoko mundu biran parte hartu eben bermiotarren omenez, Pedro de Chindarzaren jaiotetxea izan zan Txindurza baserriko teilea Izaro parean itsasora bota beharrean, Bermeoko Arrantzaleen Museoan dohantzan itxi dau Bermeoko Udalak.

Aritz Abaroa alkateak prentsaurrekoan azaldu dauenez, COVID-19-ak eragindako azken egunetako kutsatze maila kezkagarriak ekarri dau erabagi hori hartzea. Pandemiaren arduratzeko datuen eboluzinoaren aurrean, herritarrei erantzukizunez jokatzeko eta egun berezi honetan jairik ez dala egongo gogorarazo deutse.

Madalenetan normalean egiten diran ekintzak bertan behera itxi ditue aurten be, udalbatzak ez dau segizio ofizialik egin eta ez da alkate soinurik jo egunari hasierea emoteko. Gainera, ez da ez Elantxobera ezta Mundakara be bisitarik egin. Gainera, urteetako ohiturea, teilea jaurtitzeko ekitaldia be bertan behera gelditu da. Holan adostu dabe Udaleko bozeroaileek, alkateak berak eta kultur zinegotziak bizi dugun osasun egoerearen aurrean.

Itsasoratuko ez dan teila sinbolismoz beteta dago gainera. Aurten, 500 urte bete dira Juan Sebastian Elkanok lehen mundu birea itsasoz egin ebanetik. Getariako semearekin Bermeoko zazpi tripulatzaile izan ziran eta danatatik herritar bik egin eben abentura osoa: Akurio kontramaisuak eta Pedro de Chindarza txo-ak. Beraz, txo-aren jaiotetxea zanaren eta oraindino Almike auzoan zutik dagoan Txindurza baserriko teilea dohaintzan emotea adostu dau Udalak jagokon agiria sinatuta.

Madalen egun historikoa da aurtengoa, teilearen itsas-ekitaldia bertan behera ixtea urteetan ez dalako ezagutu: Tradizinoari eustea garrantzitsua da baina herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzea gauza guztien gainetik dago. Horregaitik, aurten be, ikusita azken egunetako pandemiaren datu txarrak, ez dogu ezelako alternatibarik izan. Sinbolismbo betetako teilea ezin izan dogu bota eta ondorioz, ezin izan dogu Izaroko uretan honaino heltzen dira Bermioko itxuginek esaldia plazaratu. Berbon ordez, mundu birearen eta bermeotarren omenaldi legez, mundu zabaleraino heltzen dira Bermioko Itxuginek esladia helarazoten deutsuedaz adierazo dau Bermeoko alkate Aritz Abaroak; gainera, bermeotarren nortasunaren erreferentea dan Arrantzaleen museoan bota barik  geratu dan teilea, momentuhistoriko honen testigu izango da betirako. Eta era berean, lehen mundu biran parte hartu eben zazpi bermeotarrentzako gure omenaldi xumea gaineratu dau alkateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu