ONCEren kupoiak bat egin dau Bilboko Euskal Museoaren mendeurrenagaz
2021-07-23 10:49 KultureaGaragarrilaren 31n, zapatuan, zozketatuko da.
Garagarrilaren 31ko kupoia Bilboko Euskal Museoaren mendeurrenaren ospakizunari eskainita dago eta dagoeneko salgai dagozan 5,5 miloe kupoi prest dagoz. Kupoiaren zehetasunen barri emon dabe Museoko klaustroan bertan egindako aurkezpenean, Juan Mª Aburto Patronatuko presidenteak eta Bilboko Alkateak; BFAko Lorea Bilbao; Sorkunde Aiarza Euskal Museoko zuzendariak; Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak eta Yolanda Peñalver ONCEko agente saltzaileak.
Kupoian Bilboko Alde Zaharraren bihotzean dagoan eraikineko klaustro enblematikoaren irudia agertzen da eta San Inazio egunean, zozketatuko da. Beraz, ONCEren asteburuko kupoia danez, sari nagusi bat eskaintzen deutse bost zifrari eta 300.000 euroko serieari, gehi 5.000 euro hilero 20 urtez jarraian, saritutako lehen zenbakiko eta serieko kupoi bakar batean. Gainera, hilean 2.000 euroko sariak be eskaintzen ditu 10 urtez, bigarrenetik bosgarrenera bitarteko ateraldietan saritutako zenbakien eta serieen kupoiak.
ONCE erakundeak Euskadiko ekitaldi esanguratsuenak jasoten eta islatzen jarraitzen dau bere kupoietan eta, holan, herritarrek ONCEren jokoetan daben konfidantzea eskertzen dau, izan be, joko horreei esker, 3.400 persona itsuk eta/edo ikusmen gitxiko personek beharrezko prestazino sozial eta teknikoak jasoten ditue, beti be hareen erabateko gizarteratzearen alde eginez.
Igaz sortutako pandemiaren ondoriozko etenaldiaren ondoren, agente saltzaileek ONCEko joko-produktuak eskaintzen jarraitzen dabe herririk herri eta, aurten, Euskadin 15 miloe eurotik gora banatu ditue, baita Bilbon be, 4 miloe eurogaz hasi ebalako urtea.
Museoa, XVII. mendeko eraikinean
Bilboko Euskal Museoa Bilboko Alde Zaharrean dago eta XVII. mendeko eraikinean, Jesusen Lagundiaren San Andres Eleizea eta Ikastetxea zana. Jesusen Lagundiaren lehen fundazino jesuitikoa izan zan, Toledoko kardinalaren maiordomo Domingo de Gorgolla bilbotarraren borondateari esker egina.
Eleizea alde batera itxita, Ikastetxeko gelak klaustroaren inguruan egozan. Elementu soila da, lau hormartez osotua, bost tarteko bi eta seiko bi zutabez eutsitako erdi-puntuko arkuakaz eta hiru altueragaz, irakaskuntza- erakunde baten berezko instalazinoetara bideratuak eta hau da kupoiaren irudian islatzen dana.
1767an, Karlos III.aren aginduz Jesuiten kanporatzearen ondorioz, Ikastetxeko eleizea Joan Santuen Parrokia izatera pasau zan eta Ikastetxearen zati bat Lehen Letren, Latinidadearen eta Erretorikearen Eskolarako erabili zan.
Ehun bat urtez, Miserikordiako Etxe Santuak okupau zituan egungo Museoaren eraikina eta haren lursailak eta lorategiak eta babesa emon eutsen behartsu, gaixo, ezindu eta umezurtzei; horreen artean buztingintzea nabarmendu zan, loza fabrika arrunt eta fin bat sortzea eragin ebana.
1872an Miserikordia hutsitu zanean, ikastetxe zaharraren eraikin nagusia hainbat erakunde publikoren egoitza bihurtu eta 1879an Arte eta Ofizio Eskolea sortu zan bertan. 1910-11 ikasturtera arte egon zan bertan eta bere lokalak Bizkaiko Probintzia Auzitegiagaz konpartidu zituan eta eraikin osoa bereganatu eta egoitza eta horri lotutako zerbitzu guztiak Justizia Jauregian izan zituan, harik eta Justizia eregi arte.
1914an, Klaustroa Bizkaiko Arkeologia Museo proiektatua instaletako lagateagaz batera, Museorako berreskuratze-prozesu geldiezina hasi zan, Arkeologia Museorako berreskuratutako objektuak ixten diran eraikina berreskuratzeko. 1917an, Bizkaiko Foru Aldundiak Museo Etnografiko bat sortzea erabagi eban, Euskal Herriaren ezaugarriakaz zerikusia eben eta bere nortasuna osotzen eben objektu guztiak batzeko. Museoa zuzentzeko eta administretako batzorde bat izentau eben, erakunde bik erdibana babestuko ebena.
Pare bat urteko beharren ondoren, 1921eko garagarrilaren 3an, museo bien inaugurazinoaren lekuko izan zan. Museo horreek espazio fisiko bera hartzen eben eta arduradunaren figurea konpartiduten eben arren, titulartasun desbardinekoak ziran: Arkeologikoa Aldundiaren eta Udalaren menpean egoan eta etnografikoa, barriz, Aldundiaren menpean.
1923an, orain arteko museo biek bat egin eta museo bakarra eratu zan: Bizkaiko Arkeologia Museoa eta Euskal Etnografia Museoa. Museo hori Aldundiaren eta Udalaren menpean egoan eta Patronatuko Batzorde bakarra eban, korporazino bietako ordezkariek osotua, gaur egun eratzen dan moduan.
Gerra Zibilaren eztandeak bilduma etnografikoei eragin eta hurrengo hamarkadetan Museoaren izenak aldatuz joan ziran, 1980. urtean, korporazino demokratiko barriak heldu ziranean Museoaren helburuak birzehazten hasi ziran arte. Elebitasuna ezartzea eta 1981ean Museoaren izena aldatzea (Euskal Arkeologia Etnografia eta Kondaira Museoa/Museo Arkeologiko, Etnografiko eta Historikoa) dira aro barri honen lehen pausuak eta Museoa atal edo sailetan egituratzen jarraituko dau, baliabideak optimizetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!