Bilboko Arte Eder Museoa zabalik egongo da garagarrilaren 25ean

Bizkaie! 2021-07-23 08:07   Kulturea

Goizeko 11:00etatik 15:00etara.

Ignacio Zuloaga Arrateko Santutegirako debozinozko multzoaren zaharbarritzea (Eibar, Gipuzkoa). | Ikusi handiago | Argazki originala

ABC. Bilboko Museoko alfabetoa. Museoko maisulanak tradizionalaz bestelako testuinguru batean erakusten diran aurkezpen dinamiko batean, bildumea bertopau eta interesa barritzen da, urte honen hasieran egindako dohaintza eta zaharbarritzeakaz. Bisita osoagoa egiteko, doban deskargau daitzkez bildumako audiogidea eta 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat diseinautako audiogidea. Museoa ezagutzeko beste modu atsegin eta didaktiko bat aretoetatik egindako bisita gidatu batean edo museoaren arkitektureak eta inguruko eskultura publikoa ezagutzera emoten dauen kanpoko ibilbide batean parte hartzea da.

Peogramazinoa

ABC. Bilboko Museoko alfabetoa. Bilduma iraunkorra.

Mendiburu. Materia eta memoria erakusketea.

Womanology. José Ramón Prieto bilduma erakusketea.

Ignacio Zuloaga. Arrateko Santutegirako debozinozko multzoaren zaharbarritzea, 1904 erakusketea.

Obra gonbidatua. El Greco, Velázquez eta Goya. Carmen Marañón-Fernández de Araoz bildumako koadroak.

Luis Paret Bilbon. Arte sakratua eta profanoa erakusketea. Proiektuagaz batera, Bilboko Alde Zaharrean zehar egiteko ibilbide bat atondu dabe Paretek uribilduan egindako lan nabarmenen bidez, uriak urte hareetan izan eban eraldaketa aztertzeko.

Ana Laura Aláez. Queer eroaileak: bikotxa eta errepetizinoa, 2020. Bideo-instalazinoa.

Muntadas. Uria hutsik. Bideo-instalazinoa.

Informazino gehiago, promozinoak eta erreserbak www.museobilbao.com helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu