Gazteak ONCEren kanpamentu inklusiboan dabiz Nafarroan
2021-07-21 12:24 Pil-pileanKanpamentua Bei-tu aterpetxean egiten dagoz, Nafarroako Beire herrian.
Igaz pandemiagaitik bertan behera itxi behar izan ondoren, 2020ko Tokioko Joko Paralinpikoetan jarri eben arretea barriro eta 6 eta 17 urte bitarteko Euskadiko 5 ume eta gazte parte hartzen dabiz ONCEren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Ordezkaritzeak hilaren 22ra arte atondutako kanpamentu inklusiboan. Kanpamentua Bei-tu aterpetxean egiten dagoz, Nafarroako Beire herrian.
Igaz, Covid-19k eragindako pandemiagaitik bertan behera itxi behar izan ondoren, ONCEk kanpaleku inklusiboen jarduera horri berrekitea erabagi dau, Kultura Sustapeneko, Edade Txikikoen Arretarako, Gazteriako, Aisialdiko eta Kiroleko Zuzendaritzeak bultzatuta, osasun- segurtasuna bermatzen daben prebentzino-neurri guztiak aplikauta, besteak beste, Coviden kontrako testa egin behar izan dabe aurreko 48 orduetan, bai bertaratutakoentzat, bai bisitarientzat be; kanpamentu bakotxa burbuila moduan atonduta baitago.
Bagilaren 27tik abuztuaren 15era, 400 ume eta gazte inguru parte hartzen dagoz Estatu osoko hainbat lekutan egiten dabizen kanpamentuetan. Integrazino-kanpamentuak 6 urtetik 17ra bitarteko ikasleentzako, ONCEko afiliatu zein afiliau bako ikasleentzat. Era berean, elbarritasunik ez daben neska-mutilek be parte hartu leikie: zuzeneko senideek, ikaskideek edo edade bereko lagunek; holan, umeek eta gazteek esperientzia aberasgarria, osasungarria eta integratzailea konpartiduteko aukerea dabe.
Kirola da protagonista
2021era atzeratutako 2020ko Tokioko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak hur dagozanez, kanpamentuetan kirola da gai nagusia eta horren inguruan era guztietako jarduerak atondu ditue: dokumentalak eta lehiaketak, proiekzinoak, kirol minoritarioetara hurreratzeko jarduerak, kirol-barriketaldiak, jarduera psikomotorrak... Kirola egiteaz gan, txapelketak be egiten dira, beste jarduera ludiko batzuekaz batera: uretako olgetak, gymkanak, ipuin-tailerrak, antzerkia edo ibilaldi eta abentura ibilbideak.
Helburuak dira edade txikikoekek, elbarritasunen bat dabenek edo ez dabenek, euren buruagaz eta ingurumenagaz hartu-emon hobeak izan deiezan bultzatzea, talde-jarduerak egiteko interesa eta talde-zereginetan laguntzea sustatuz eta autoestimua, autonomia eta trebetasunen garapena sustatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!