Josh Hoyer & Soul Colossal, Nebraskatik gurera
2021-07-21 10:28 MusikeaGaragarrilaren 23an, Bergaran, Berumugea zarratzeko eta 25ean, Ermuan.
Josh Hoyerrek sortu eban Soul Colossal Lincoln 2012. urtean, AEBetako Nebraskan. Bost kideko talde saritu honek badau entzute handiko musikaririk generoan: Hoyerregaz batera (teklatuak/ahotsa), Blake DeForest (tronpetistea), Mike Keeling (baxua), Benjamin Kushner (gitarristea) eta Harrison ElDorado (bateria). Stax, Motown, Muscle Shoals, New Orleans, Filadelfia eta San Franciscoko soinuetan inspirauta, taldeak behin eta barriro zeharkatzen ditu muga musikalak bai estiloan baita sasoian be. Eta kontzertu guztietan batzen ditu indarrak helburu jakin bati eutsuiz: jenteak bere eguneroko arazoak momentu batez ahaztu eta jantzan hastea.
Estudioko bost disko, zuzeneko bat, ezin konta ahala bira AEBetan eta Europan be gero eta ezagunagoak dira, Josh Hoyer & Soul Colossal prest dago agertokian larrua eta errepidean arimea ixteko.
Josh Hoyer & Soul Colossal-ek jentearentzat joten dau eta horixe erakusten dabe kontzertu bakotxean: ertzetaraino eroandako gitarra-anplifikadorea, teklatuak nota baxuak joten, haizeko harroak tren baten antzeko erritmoan zabaltzen. Agertokitik urtetan daben funk karrankariak eta soul eztiak joandako soul musikari erraldoiei eginiko omenaldia dira, aro modernoan aurrera segiduten dauen taldearena, hain zuzen. Arimadun musikea.
Entzun Blood and Bone hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!