UPV/EHUko Gobernu Kontseilua 2020ko kontuen alde agertu da

Bizkaie! 2021-07-21 08:15   Kulturea

Barritu egin ditue irakaskuntza birtualerako zailtasunak dituen ikasleentzako laguntzak.

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak, Bilboko Bizkaia Aretoan, egindako bileran, 2020ko ekitaldiko kontuen aldeko eretxia emon eta kontuak Gizarte Kontseiluari aurkeztuko deutsoz, onartu daizan. Euskal Unibersidade Publikoaren 2020ko aurrekontua 428,22 miloe eurokoa izan zan eta egunotan aurkeztutako kontuetan, ekitaldia 3,415 miloe euroko defizitagaz amaitu da, hau da, ekitaldi horretarako onartutako aurrekontuaren % 0,8. Unibersidadeko iturrien arabera, defizit hori COVID-19 koronabirusak diru sarreretan izandako eragin handiagaitik izan da ze 16 miloe euro murriztu dira.
 
Likidautako gastuak 440,6 miloe euro dira (azken defizita % 0,8ra murriztu izana erabilitako soberakinen eta aparteko ekarpenen ondorio izan da). Unibersidadeak eskerrak emon deutsee unibersidadeko kideei 2020ko ekitaldian egindako ahaleginagaitik, austeridade eta efizientzia politikak aplikau behar izan baitira gastuetan egungo osasun eta ekonomia egoereak eraginda.

2020ko ekitaldiko likidazinoaren aurkezpen horri jagokonez, Juan José Unzilla Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazinoaren arloko errektoreordeak honako hau adierazo dau: % 0,8ko defizit honek badau azalpenik, izan be, bizi dogun salbuespen egoerearen ondorioz, unibersidadeak kanpo zerbitzu gitxiago emoten ditu –jarduerea, oro har, murriztu egin da–, eta tasen bidez eskuratutako diru sarrerak be murriztu egin dira, ikasle kopurua handia izan dan arren, kreditu gitxiago matrikulau baitira. Bestalde, UPV/EHUk irakaskuntza presentzialaren alde egingo dau eta, beraz, osasun segurtasuna oinarri, zabalkunde zabala egin behar izan da irakaskuntza birtualaren arloan: plataforma telematikoak sustatu edo taldeak bikoiztu egin behar izan dira. Horrek ahalegin ekonomiko handia eragin eban, bai eta giza baliabideena be. Holan, eskerrak emon behar deutsaguz, alde batetik, Eusko Jaurlaritzeari, egin dogun inbersino teknologikoari aurre egiteko emon deskun diruagaitik eta, bestetik, unibersidadeko kideei –irakasle eta ikertzaileei, administrazino eta zerbitzuetako langileei eta ikasleei–, aurreko ekitaldian irakaskuntza kalidade estandarrei eutsiz emon ahal izateko egin daben lan handiagaitik.

Bestalde, irakaskuntzearen jarraipen telematikoa egin ahal izateko, UPV/EHUk ikasleei laguntzak emoteko deialdia egingo dau datorren ikasturterako. Aurreko ikasturtean jazo zan lez eta erispide nagusia presentzialtasuna bada be, euskal unibersidade publikoak nabarmen handitu dau bere jarduera ez-presentziala COVID-19aren pandemiak eraginda. Unibersidadeak laguntza horreek sortu ditu graduko edo graduondoko ikasketetan matrikulautako ikasle bakar batek be ez daizan murriztuta ikusi ikasteko aukerak bat-batean sortutako arrazoi ekonomikoakaitik. Laguntza horreen bidez, hain zuzen be, ikasleei maileguan ixten jakez ordenagailu eroangarriak edo Interneterako konexinorako USB gailuak. Laguntzak indarrean egongo dira COVID- 19aren pandemiak irauten dauen bitartean; erantzukizun adierazpena onartzea eskatuko jake ikasleei, eta deialdiaren oinarriak bete ezean, zigorra ezarriko jake.

Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordearen eretxiz, zorionez, gure ikasleen artean ez dira asko laguntza osogarri hori behar dabenak baina oso esanguratsua begitantzen jat, Euskal Herriko Unibersidadearen irakaskuntzea gidatzen daben printzipioen ondorio argia dalako: inork ez dau zailtasunik izan behar, arrazoi ekonomikoakaitik, goi-mailako ikasketak egiteko edo, ikasketa horreek hasi baditue, ikasten jarraitzeko kanpotik datozen arrazoiakaitik, adibidez, pandemiagaitik, baldintzatuta egon barik. Irakaskuntzea bitarteko birtualen bidez beteteko zailtasunak dituen ikasleek unibersidadearen laguntzea izango dabe beti. Horregaitik, orain barrituko dogun deialdi hau 2021/2022 ikasturte osoan eta gaur egungo osasun krisiak dirauen bitartean egongo da zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu